Hizkuntzaren sustapena Turismo Sektorean

Bidane Gartzia · 2023-08-31

Hello! Here you will find information about the course

Presentation

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea, Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.

Kode etikoak jasotzen duen 4. printzipioa bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena izanik, hizkuntzaren normalizazioan laguntzeko ekintzak abiatzea du helburu Basquetourrek. 

Eta beharrizan horri erantzuteko, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko ikastaroa proposatzen dugu.

Horretarako, funtsezkoa izango da hausnarketa sustatzea, sentsibilizazioa sendotzea, eta, ondoren, bakoitzak egiten duenaren gaineko kontzientzia hartuta, eraldaketarako gakoak ematea, jarrera eta portaeretan zuzenean eraginda. 

Beraz, ikastaro honen helburu nagusia turismo sektorean euskararen sustapena indartzea, eta lurraldearen tradizio eta kultura elementu baliotsu gisa jorratzea izango da. Horretarako, euskara turismorako balio erantsi eta erakargarri gisa nabarmentzea izango da gakoa, gizateriaren kultura ondare gisa ere ulertuta.

Goals

Languages

turismo elementu gisa izan dezakeen erakargarritasuna nabarmentzea.

Awareness

the importance and consequences of attitudes and behaviors.

In the use of language

noting the importance of commitment and motivation of the speakers.

Awareness

hizkuntza eta jendartearen arteko elkarreginaz eta honen ondorioez.

Reflecting

hizkuntzen egoeren eta egon daitezkeen desoreken gainean.

Eredugarritasuna sendotzea

euskararen erabilerari dagokionez, Turismo sektorean.

Structure and methodology

Course online modalitatean gauzatuko dugu eta bi bloke nagusitan dago antolatuta.

Lehenengo blokean, ikuspegi praktikotik, pertsonen jarreren oinarrian zer dagoen, hizkuntza ohituretan nola eragin dezakegun eta turismo sektorean euskara sustatzeko estrategiak landuko ditugu, 4 unitatetan egituratuta.

Eta bigarren blokean, eduki osagarri gisa, moduluari marko teorikoa ezarriko diogu, oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoak eta Euskal Herriko egoera aztertzeko aukera izangu duzularik, 2 unitatetan antolatuta.

About Instructor

Bidane Gartzia

23 Ikastaroak

Not Enrolled
This course is currently closed

Ikastaroa Includes

  • 10 Ikasgai