Aurkezpena
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea, Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.
Kode etikoak jasotzen duen 4. printzipioa bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena izanik, hizkuntzaren normalizazioan laguntzeko ekintzak abiatzea du helburu Basquetourrek.
Eta beharrizan horri erantzuteko, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko ikastaroa proposatzen dugu.
Horretarako, funtsezkoa izango da hausnarketa sustatzea, sentsibilizazioa sendotzea, eta, ondoren, bakoitzak egiten duenaren gaineko kontzientzia hartuta, eraldaketarako gakoak ematea, jarrera eta portaeretan zuzenean eraginda.
Beraz, ikastaro honen helburu nagusia turismo sektorean euskararen sustapena indartzea, eta lurraldearen tradizio eta kultura elementu baliotsu gisa jorratzea izango da. Horretarako, euskara turismorako balio erantsi eta erakargarri gisa nabarmentzea izango da gakoa, gizateriaren kultura ondare gisa ere ulertuta.
Helburuak
Egitura eta metodologia
Ikastaroa online modalitatean gauzatuko dugu eta bi bloke nagusitan dago antolatuta.
Lehenengo blokean, ikuspegi praktikotik, pertsonen jarreren oinarrian zer dagoen, hizkuntza ohituretan nola eragin dezakegun eta turismo sektorean euskara sustatzeko estrategiak landuko ditugu, 4 unitatetan egituratuta.
Eta bigarren blokean, eduki osagarri gisa, moduluari marko teorikoa ezarriko diogu, oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoak eta Euskal Herriko egoera aztertzeko aukera izangu duzularik, 2 unitatetan antolatuta.