Hezkuntza Eraldaketa. Teknologia hezkuntza kalitatearen zerbitzura

Iraupena: 10 ordu / Hizkuntza: euskara
Bidane Gartzia · 2022-07-08

Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua

Kaixo! Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa

Aurkezpena

Digitalizaziora saltoa: noiz eta nola?

Nola hobetu hezkuntza sistema modalitate presentziala eta digitala uztartuta? Nolako presentzia digitala nahi dugu gure ikastetxean?

Nola bilakatu online modalitatea aurrez-aurreko hezkuntzaren osagarri, modu planifikatu batean, epe ertain-luzerako ikuspegi batekin? Nola lortu hezkuntzaren eraldaketa prozesu eraginkorra? Nola gaitu irakaslegoa gaur egungo konpetentzia digitaletan?

Kalitatezko hezkuntza bermatzeko nahitaezkoa da gaur egungo sozietatearen beharrei erantzuna emango dioten sistema eta profesionalak izatea, eta hemen digitalizazioak funtsezko papera jokatzen du. 

Erronka honi erantzuna eman eta eskatzen dituen konpetentziekin bat egiteko, hezkuntza zentroan inplementatuta ditugun plan, metodologia zein baliabideen hausnarketa egin eta eraldaketa planifikatua aplikatzea dagokigu.

Plan honen eraginkortasuna bermatzeko hezkuntzaren digitalizazio prozesuan irakaslegoaren etengabeko formakuntza  jasoko duen Prestakuntza Plana integratzea ere funtsezkoa izango da, konpetentzia digitaletan gaituak eta arituak izango direnak.

Helburuak

Hezkuntzaren hobekuntza sustatzea

  • Modalitate presentziala eta digitalaren arteko uztarketa eraginkorra gauzatzea.
  • Hausnarketa bideratu: Nola bilakatu online modalitatea aurrez-aurreko hezkuntzaren osagarri?

IKTen beharra eta erabilgarritasuna ikustea

  • IKTak zer eta zertarako diren jakin.
  • Mundu garaikidean IKTek duten tokiaz kontziente izan.
  • Hodeiaren kontzeptua ezagutzea eta barneratzea.
  • Tokiko aplikazioen eta online aplikazioen arteko aldeak ezagutzea.

Hezkuntzarako Google tresnak ezagutzea

  • Google for Education barnean dauden aplikazio nagusien ezagutza.
  • Lanean izan daitezkeen beharrizan ezberdinak zein tresnarekin landu identifikatzen jakin.
  • Taldelana online, tresna kolaboratiboen bidez, egiten jakin.
  • IKTak erabiliz modu autonomoan lan egin.
  • Segurtasunaz jabetzea.

Microsoft 365 tresnak ezagutzea

  • Microsoft 365 barnean dauden aplikazio nagusien ezagutza.
  • Lanean izan daitezkeen beharrizan ezberdinak zein tresnarekin landu identifikatzen jakin.
  • Taldelana online, tresna kolaboratiboen bidez, egiten jakin.
  • IKTak erabiliz modu autonomoan lan egin.
  • Segurtasunaz jabetzea.

Irakaskuntza eraginkorra diseinatzeko tresna batzuk ezagutzea

  • Ikasleen partaidetza eta inplikazioa sustatzeko tresnak
  • Ikasgai interaktiboak diseinatu eta sortzeko tresnak
  • Edukiak sortzeko bestelako tresna libreak

Irudien tratamendurako ezagutza lortzea

  • Irudiak tratatzeko tresnen ezagutza.
  • Irudien ezaugarrien ezagutza.
  • Irudiak kudeatzeko ekintzak ikastea.

IKTen erabileran euskara sustatzea

  • IKTak euskaraz erabiltzeko kontzientziatzea
  • IKTak euskaratzeko ezagutza
  • Ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzearen garrantziaz ohartzea

Egitura eta metodologia

Online trebakuntza

Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.

Prestakuntza proaktibo eta dinamikoa sustatzen dugu. Baliabide digitalak parte-hartzaileen ezagutzaren lorpena erraztu eta bermatzeko asmoarekin sortzen ditugu.

Alde asinkronikoa + sinkronikoa

Prestakuntzaren zati handi bat modu asinkronikoan lantzeko diseinatua dago. Unitateetan zehar azaldutako gaiak lantzeko ariketa ezberdinak jorratuko ditugu, bakarka zein tresna kolaboratiboak praktikan jarriz, taldean.

Modulu batzuk modu sinkronikoan landuko ditugu, ikuspegi praktiko batetik eta talde izaeratik jorratuta.

Irakasleari buruz

Bidane Gartzia

20 Ikastaroak

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 9 Ikasgai
  • 21 Gai
  • 1 Galdetegi