Proyecto patrocinado por la Diputación Foral de Bizkaia
Presentación
Digitalizaziora saltoa: noiz eta nola?
Nola hobetu hezkuntza sistema modalitate presentziala eta digitala uztartuta? Nolako presentzia digitala nahi dugu gure ikastetxean?
Nola bilakatu online modalitatea aurrez-aurreko hezkuntzaren osagarri, modu planifikatu batean, epe ertain-luzerako ikuspegi batekin? Nola lortu hezkuntzaren eraldaketa prozesu eraginkorra? Nola gaitu irakaslegoa gaur egungo konpetentzia digitaletan?
Kalitatezko hezkuntza bermatzeko nahitaezkoa da gaur egungo sozietatearen beharrei erantzuna emango dioten sistema eta profesionalak izatea, eta hemen digitalizazioak funtsezko papera jokatzen du.
Erronka honi erantzuna eman eta eskatzen dituen konpetentziekin bat egiteko, hezkuntza zentroan inplementatuta ditugun plan, metodologia zein baliabideen hausnarketa egin eta eraldaketa planifikatua aplikatzea dagokigu.
Plan honen eraginkortasuna bermatzeko hezkuntzaren digitalizazio prozesuan irakaslegoaren etengabeko formakuntza jasoko duen Prestakuntza Plana integratzea ere funtsezkoa izango da, konpetentzia digitaletan gaituak eta arituak izango direnak.
Metas
Estructura y metodología
Online trebakuntza
Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.
Alde asinkronikoa + sinkronikoa
Prestakuntzaren zati handi bat modu asinkronikoan lantzeko diseinatua dago. Unitateetan zehar azaldutako gaiak lantzeko ariketa ezberdinak jorratuko ditugu, bakarka zein tresna kolaboratiboak praktikan jarriz, taldean.
Modulu batzuk modu sinkronikoan landuko ditugu, ikuspegi praktiko batetik eta talde izaeratik jorratuta.