Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua
Aurkezpena
Pertsona guztiek bete dezakegu funtzio garrantzitsua talde batean, baina horretarako, ekipo egokian egotea komeni da.
Nola sortu ditzakegu Errendimedu Altuko Ekipoak? Zein garrantzia jokatzen dute funtzio eta rol ezberdinek ekipo batean? Belbin metodologiak lan-talde batetako kide bakoitzaren indarguneak identifikatzen ditu, eta ekipo horretan bete ditzakeen rol eta funtziorik eraginkorrenak detektatu.
Mundu mailan aski ezaguna den metodologia da Belbin. Meredith Belbin doktoreak eta haren ekipoak norberaren pertzepzioari buruzko Belbin galdetegia diseinatu zuten 80ko hamarkadan, Henley Management College ikastegian (Erresuma Batua) ia hamarkada batez ikertu ondoren. Lan arloan aplikatzeko diseinatutako jokabide-testa da (ez psikometrikoa), eta psikologia industrialaren arloan eragin handiena izan duten lanetako bat da nazioartean.
Gaur egun hainbat hizkuntzatan inplementatzen da ekipoetako kideen harremana eta funtzionamendua eraginkorragoa egiteko, bai lan munduan zein hezkuntza arloan ere.
Helburuak
Egitura eta metodologia
Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.
Ikastaroa 6 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduerak. Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.
Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.