EginBIDE, gazteei zuzendutako hizkuntza ohiturak lantzeko proiektua, Artez Euskara Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesarekin diseinatu eta garatutako proiektua da.

Introducción

Pentsatu duzu inoiz hizkuntzen izaera eta egoeren inguruan? Nola eragiten dute jendarte eta pertsonengan? Dituzun hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta kontzientzia hartzeko ibilbidea da hemen aurkezten dizuguna.  
Ibilbide hau egiten laguntzeko hainbat baliabide mota aurkituko dituzu; bidelagun bat, idea gakoen azalpenak eta aktibitate ugari.

Metas

  • Hizkuntzen izaera, egoera eta erabileraren gainean hausnarketa sustatzea
  • Hizkuntza ohiturak zer diren ulertu eta hauek egokitzeko baliabideak eskaintzea
  • Jarrera baten oinarrian dauden kontzeptuak ezagutzea
  • Hizkuntza bat erabiltzeko trabak identifikatzea
  • Hizkuntza bat gehiago erabiltzeko gakoak barneratzea
  • Hizkuntza hautuekin eroso sentitzea
  • Hizkuntza hautuari eusteko estrategiak eskaintzea

Estructura y metodología

Ikastaroa 5 unitate nagusitan egituratuta dago; unitate bakoitzean hainbat ikasgai izango dituzu. Nabigazioa lineala da, hau da, unitateak ordenean burutu behar dira, eta aurrekoa ikusi ezean, ezingo duzu hurrengora pasatu.
Unitate bakoitzean aurkezten den edukia pasatzeko bertan dituzun geziez baliatu behar zara. Behin eduki guztia ikusita, “Hurrengo” pantailara pasatzeko aukera izango duzu.
Ikastaro bukaeran ebaluazioa izango duzu, eta gaindituz gero, ziurtagiria eskuratuko duzu.

Nahi duzun gailutik eskuragarri

Ikastaroa ordenagailutik zein mugikorretik egin dezakezu. Edukia erabilitako gailura egokituko da. Gogoratu, mugikorren kasuan, eduki guztia ikusteko pantaila behera mugitu beharko duzula seguruenik.

Tutorías y canales de comunicación

Contarás con un seguimiento y apoyo constante por parte del tutor durante todo el curso. Puedes comunicarte con él en cualquier momento, en la propia plataforma Mensajes puedes usar el canal o formación@artez.eus Email

Acerca de la tutora

No inscrita/o
Este curso está actualmente cerrado

Ikastaroa Includes

  • 5 Lecciones
  • 27 Gai