eginBIDE
EginBIDE, gazteei zuzendutako hizkuntza ohiturak lantzeko proiektua, Artez Euskara Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesarekin diseinatu eta garatutako proiektua da.
Sarrera
Pentsatu duzu inoiz hizkuntzen izaera eta egoeren inguruan? Nola eragiten dute jendarte eta pertsonengan? Dituzun hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta kontzientzia hartzeko ibilbidea da hemen aurkezten dizuguna.
Ibilbide hau egiten laguntzeko hainbat baliabide mota aurkituko dituzu; bidelagun bat, idea gakoen azalpenak eta aktibitate ugari.
Helburuak
- Hizkuntzen izaera, egoera eta erabileraren gainean hausnarketa sustatzea
- Hizkuntza ohiturak zer diren ulertu eta hauek egokitzeko baliabideak eskaintzea
- Jarrera baten oinarrian dauden kontzeptuak ezagutzea
- Hizkuntza bat erabiltzeko trabak identifikatzea
- Hizkuntza bat gehiago erabiltzeko gakoak barneratzea
- Hizkuntza hautuekin eroso sentitzea
- Hizkuntza hautuari eusteko estrategiak eskaintzea
Egitura eta metodologia
Ikastaroa 5 unitate nagusitan egituratuta dago; unitate bakoitzean hainbat ikasgai izango dituzu. Nabigazioa lineala da, hau da, unitateak ordenean burutu behar dira, eta aurrekoa ikusi ezean, ezingo duzu hurrengora pasatu.
Unitate bakoitzean aurkezten den edukia pasatzeko bertan dituzun geziez baliatu behar zara. Behin eduki guztia ikusita, “Hurrengo” pantailara pasatzeko aukera izango duzu.
Ikastaro bukaeran ebaluazioa izango duzu, eta gaindituz gero, ziurtagiria eskuratuko duzu.
Nahi duzun gailutik eskuragarri
Ikastaroa ordenagailutik zein mugikorretik egin dezakezu. Edukia erabilitako gailura egokituko da. Gogoratu, mugikorren kasuan, eduki guztia ikusteko pantaila behera mugitu beharko duzula seguruenik.
Tutoretza eta komunikazio kanalak
Tutorearen etengabeko jarraipena eta laguntza izango duzu ikastaro osoan zehar. Edozein momentutan komunikatu zaitezke berarekin, horretarako plataforman bertan duzun Mezuak kanala erabili dezakezu edota prestakuntza@artez.eus posta elektronikoa.
Ikastaroaren Edukia
Irakasleari buruz
Bidane Gartzia
22 Ikastaroak
Ikastaroak ditu:
- 5 Ikasgai
- 27 Gai
Ikastaroaren Edukia
Zabaldu guztiak1. Hizkuntza eta jendartea 4 GaiZabalduIkasgaiaren edukia0% Osatua 0/4 UrratsIkasgaiaren edukia0% Osatua 0/10 Urrats3. Jarrerak eta jokaerak 5 GaiZabalduIkasgaiaren edukia0% Osatua 0/5 Urrats4. Hizkuntza ohiturak 8 GaiZabalduTutoretza eta komunikazio kanalak
Tutorearen etengabeko jarraipena eta laguntza izango duzu ikastaro osoan zehar. Edozein momentutan komunikatu zaitezke berarekin; plataformaren azpikaldean duzu irakasleari mezua bidaltzeko aukera.
Bestelako edozein zalantza argitzeko info@orein.eus posta elektronikora ere idatzi dezakezu.
Hasi saioa