4.3.1. Eztabaida gunea: Sexismoa aztergai
-
4.3.1. Eztabaida gunea: Sexismoa aztergai
Posted by Maialen Magunagoitia on 2025-10-02 at 09:07Jarraian hedabideetan aurkitutako trataera asimetriko batzuk jaso ditugu. Gai zara adibide bakoitzean gauzatzen den jokabide diskriminatzailea identifikatzeko?
gorka-berasategi replied duela 1 month 9 Members · 9 Replies -
9 Replies
-
Irakurritako titularretan emakumearen presentzia eta nortasuna bigarren planora eramaten da, emakumea gizonaren “zerbait” balitz bezala. Anonimotasuna edota bigarren plano bat ematen zaio emakumeari edo emakumezko kolektiboei eta ez zaie publikoki errekonozimendu hori egiten.
-
1.- Noiztik ez du garrantziarik nobel saridun baten izenak? Emakumea anonimatora kondenatua. Gizonezkoa balitz bere izena goizburuan legoke
2.-Erdaraz ez zekiena, edo hobe esateko euskaldun ele bakarra, emaztea zen, baina kazetariaren trataerak gizonaren mendeko bihurtu du bere senarraren (gizona) mendeko gisa definitu duenean
3.- Aurrekoan bezala, emaztea gizonaren mendeko bihurtzeaz gain (Enriqueren mendeko bihurtzen du eta emaztearen nortasuna ezabatu), sexista ere bada esaldia, akaso emakumeok ez dugu iraultzarik egiten? ez gara borrokatzen? atxiloketa horiek ez dute pisu bera? Emakumea gutxietxi du kazetariak eta lerro editorialak hori onartu.
4.- Emakumearen balioa bere fisikoaon oinarritzeaz gain, bere hezitzaileen hautu sexualean oinarritzen du kazetariak. Seguru jantzia dela emakumea, ederra dela esan digute, baina inork ez dakit enpresa administrazio eta zuzendaritzan lizentziatuaz gain masterra duenik.
5.- Asko ez da konturatu oraindik lehoien taldean emeak direla buru. Erabaki sexista, akaso?
6.- Zer egingo genuke gizonik ez balego gerrateetan emakukme eta haurron bizitzak salbatzeko?
-
Athletikeko notiziaren harira, hoanko hauxe gehitu nahi nuke: kazetariaren trataera sexita. Zergatik zeahztu nahi izan du taldea emakumeena zela, akaso, hartu zen erabakia justifikatuta zegoela nabarmentzeko? Ez al dira emakume eta gizonak clubekoak eta, hortaz, gabarra denona? Ezin ahal zuen clubeko talde bati ukatu zaiola esan? emakumeei ukatzea justifikatuta dagoela esan nahi al zuen, horrela emakumea gutxietsiz? Erabakia sexista eta notiziaren jarraipena sexistagoa,.
-
Egia da gaizki ohitu garela horrelako titularretara, zoritxarrez ez direlako bakanak. Betaurreko egokiak jarrita ordea gehienekin erreparatzeko aukera ematen digu, baina titular sexista batzuk oraindik ez ditugula identifikatzen iruditzen zait.
-
1.- Emakume batek nobel bezalako saria lehen aldiz eskuratzeak agirian uzten du genero baten eta beste baten aukerak zeintzuk izan diren orain arte. Desberdintasuna nabarmena da, bestela ez da ulertzen emakume batek lehen aldiz orain dela gutxi eskuratu izana sari hori.
2.- Emakume bati erreferentzia egitea norbaiten emaztea dela esanez, bera gutxiestea eta beste baten menpe dagoen bigarren mailako pertsona dela inplizituki adieraztea. Halere, ez dut ondo ulertzen albistearen testuingurua, zer den miraria etab.
3.- Emakume bati erreferentzia egitea norbaiten emaztea dela esanez, bera gutxiestea eta beste baten menpe dagoen bigarren mailako pertsona dela inplizituki adieraztea.
3.- Jendearen fisikoa komentatzea BETI dago gaizki, eta are gehiago beste gauza batzuengatik direla ezagunak nabarmena denean (kasu honetan presidenteak). Gainera hau emakumeekin gertatzen da batik bat, fisikoari dagokionez beraiengan fokua askoz gehiago jartzen baita.
4.- Argi dago clubaren jarrera diskriminatzailea. Neskak garaile izanik ez dute tratamendu bera jaso.5.- Emakumeak beti hartu ohi izan dira kolektibo
zaurgarritzat umeekin batera gerra bezalako egoeretan. Kasu honetan baina, emakumeak
gerraren “protagonistak” ezin daitezkeela izan ez zait hain gaizki iruditzen…
UNESCOren sortze adierazpenean zera jartzen du “les guerres prenant naissance
dans l’esprit des hommes”. Kasu horretan ere gazteleraz askotan gertatu izan
den bezala gizonak hitza gizaki bezala erabili zen, baina behingoz ongi esanda
dagoela uste dut, hau da, literalki nire ustez gerrak batik bat gizonen buruetan
“jaiotzen” dira eta ez emakumeenetan. -
Titular hauetan ere zoritxarrez argi ikusten da emakumea bigarren mailan jartzen dutela, emakume izate utzagatik edo eta gizonaren itzalpean.
-
Titularretan emakumea gutxietsita agertzen da guztietan eta batean gutxienez erabat sexualizatuta, politika den emakumea “cañon” bezalako adjetiboa ematen zaionean.
-
Argi eta garbi ikusten dira jokabide diskriminatzaileak. Kasu batzutan emakumeak anonimatora kondenatuak (beraien izen propiorik gabe), bestetan gizonen menpekotasunean, sexualizatuak (cañón)…
-
Titular guztiei sexismoa antzematen zaie. Matematiketan Nobel saria emakume batek lortzea gauza “arrarotzat” irudikatzen da, edota emakumeak ahul, beste baten emazte edo diskriminatuak azalarazten ditu. Tamalez, egunerokotasunean irakurtzen ditugun gauzak dira.
Log in to reply.
