4.3.5. Eztabaida gunea. Neska batek bezala

  • ania-ibarguren

    Kidea
    2025-10-27 at 12:23

    Adin jakin batetik gorakoei emakume bezala zenbait jarduera egiteko eskatzean, emakumeen egiten dituzten eginkizun konkretu batzuk erridikulizatu, gutxietsi, …egin dituzte. Umeei ariketa bera egiteko eskatzean berriz, ez dituzte rol konkretu horiek errepikatu. Beraz, zerbait kulturala eta dela uste dut, ikasia, eta umeak argi antzezten dute hori, oraindik “kutsatu gabe” daudelako.

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-28 at 12:32

    BOterea, gizartearen egitura guztia, hezkuntza, harremanak… guztia dago patriarkatua sostengatzeko. Etxeko hezkuntzatik eta emakumea ahalduntzetik etor daiteke aterabidea.

  • maitana-arrillaga

    Kidea
    2025-10-28 at 12:48

    Zoritxarrez,umeen artean ere geroz eta zabalduago dauden rol edo estereotipoak haurkitzen ditugu. Neskak neska izate hutsagatik makalagoak direla kiroletan eta beste hainbat gauzatan. Inguruko mutilek ere horrela sinisten edo eta gutxienez trasmititzen diotelako. Non ikasi dute hori mutil hoiek ? Eta neskek zergatik barneratu dituzte umetatik rol hoiek ?

    Oraindik izugarri dugula egiteko iruditzen zait. Pena ematen du.

  • Nora Etxaniz

    Kidea
    2025-10-28 at 13:00

    Hezkuntzan jarri behar dugu arreta (eskolan eta etxean) estereotipo horiek ez pasatzeko hurrengo belaunaldiei. Neskei eta neskek egiten dutenari balioa eman eta aurreiritziak ekidin. Gure inguruan horrelakorik entzuten dugunean zuzendu (errietan egin gabe) arrazoiak emanez.

  • andoni-labaka

    Kidea
    2025-10-28 at 14:40

    Oso adierazgarria aurreiritziak egiten duten mina. Pentsatu gabeko aspalditik ikasitako txorakeriak garatzen ari diren haurretan duten eragina

  • nerea-intxaurburu

    Kidea
    2025-10-29 at 08:43

    Betidanik eta arlo askotan, emakumeei gutxietxi egitren gaituzte eta hau oso erratua dago gizartean eta emakume asko ere desgraziz sinistu egiten dugu. Aldiz, gizonen ezjakintasunak eta hutsegiteak ez ikusienak mantentzen duten Patriarkadoa da. Arreta osoa jarri beharko genuen belaunaldi berrietarako.

    Ezberditasunekin aberastu beharrean, desberdintasun fisikoak, kulturalak edo nortasunekoak ez ulertzearen burla egiten da.

  • nerea-intxaurburu

    Kidea
    2025-10-29 at 08:51

    Jokabide hauek eragin negatiboa du nesskengan eta pena bat, heldutzen zarenean ere, arlo askotan sinistu egiten duzu. Eragin negatiboa arlo guztietan… autoestimu txikia, ansietatea eta motibaziorik eza eragiten du. lan asko txikiekin eta heldutasunean, gauza irrealak desprogramatzea da lana.

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 at 11:45

    Oso adiezgarria dela iruditzen zait adinaren arabehera ematen zaion konnotazioa. Hau da, neska gaztetxoak egiten dituzten ekintzak beraiek egiten dituzten bezala eta adin bat pasata beraiengandik espero dena egiten dute (kasting bat edo antzeko zerbait dela dirudi) nolabait estereotipo hori onartuz eta emakumea gutxietxiz (kasu askotan emakumea izan arren). Harrigarria!

  • gorka-berasategi

    Kidea
    2025-10-31 at 14:18

    Bideoak oso nabarmen uzten du genero estereotipoak adinarekin batera barneratzen direla. jendartean erabat asimilatuak ditugun jokamolde eta hitz egiteko modu sexistak ez dira hartzaroan modu berean erreproduzitzen. Hegemonia androzentristaren ondorioz aurreiritziak garatzen joaten dira.

Log in to reply.