4.1. Eztabaida gunea: Tratamendu parekidea?

  • 4.1. Eztabaida gunea: Tratamendu parekidea?

    Posted by Maialen Magunagoitia on 2025-10-02 at 09:13

    Irudiko iragarkia pasa den uda honetan Gernikako hotel batek egindakoa da. 

    Zer ondorioztatu dezakegu iragarki honen diskurtsoari dagokionez? Ezerk deitzen dizu arreta? 

    Genero-rolei dagokienez, zerbait nabarmenduko zenuke?

    gorka-berasategi replied duela 1 month 10 Members · 9 Replies
  • 9 Replies
  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-28 at 10:54

    Labur esateko iragarki sexista, estereotipatu, androzentrista. Rolla: emakumea=zaintza, etxe garbiketa… oinarritua. Gela hori eraiki behar balu kontratatzaileak (obra egin), “chico” beharko luke.

  • Nora Etxaniz

    Kidea
    2025-10-28 at 11:50

    Argi dago lan eskaintza egin dutenek ez dutela irudikatzen gizon batek lan hori egin dezakeenik. Horregatik, euren ustez, garbitzaile izan daitekeen genero bakarrari luzatzen diote eskaintza. Iragarki zeharo sexista. Gainera, “kasualidadez” nahiko prekario den lan eremua…

  • xabat-larrarte

    Kidea
    2025-10-28 at 12:10

    Iragarki guztiz matxista dela, arestian aipaturiko rol bakoitzari atxikitzen zaizkion funtzio estereotipatuak hartzen ditu eta oinarri gisa.

  • jon-kortajarena

    Kidea
    2025-10-28 at 12:19

    Iragarki erabat matxista, argi eta garbi.

  • maitana-arrillaga

    Kidea
    2025-10-28 at 12:25

    Zoritxarrez ohitu xamar gauden lan iragarki endozentrista, sexista.

    Aurrerago aipatu bezela, emakumeari gizarteak jartzen dizkion rol hoietan oinarritutako iragarkia , eremu pribatua, zaintza…

  • andoni-labaka

    Kidea
    2025-10-28 at 13:52

    Zuzenean emakumea nahi du lan horretarako. Alde batetik rola erabat markatuta du lan hori egiteko heziketan txikietatik sartu digutena, zaintza edo garbiketa lanetarako bai ala bai emakumea egin behar duena.

    Sakonago ikusita eta jakinda lan horietan duten prekarizazioa, emakumea lan eremuetan duen prekarietateaz baliatu nahi dute iragarkia ikusita

  • nerea-intxaurburu

    Kidea
    2025-10-28 at 15:13

    Iragarki honen atzean (nahiz eta gero aipatu emakumeek hobeto garbitzen edo egiten dutela lan hori), matxismoa dago nabarmen.

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 at 10:59

    Argi eta garbi ikusten da iragarki sexista dela. Garbiketa lanetarako emakume bat “behar”dutela. Garbiketa lana,beraz, emakumea.

  • gorka-berasategi

    Kidea
    2025-10-31 at 13:42

    Argi dago iragarkiak genero estereotipo guztiak jasotzen dituela. Lan munduan emakumeei esleitzen zaien lanpostu bat bete nahi denez, iragarkiak zuzenean erabilera orokorra baztertu du.

Log in to reply.