Foroan Sortutako Erantzunak

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 at 11:45 in reply to: 4.3.5. Eztabaida gunea. Neska batek bezala

    Oso adiezgarria dela iruditzen zait adinaren arabehera ematen zaion konnotazioa. Hau da, neska gaztetxoak egiten dituzten ekintzak beraiek egiten dituzten bezala eta adin bat pasata beraiengandik espero dena egiten dute (kasting bat edo antzeko zerbait dela dirudi) nolabait estereotipo hori onartuz eta emakumea gutxietxiz (kasu askotan emakumea izan arren). Harrigarria!

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 at 11:17 in reply to: 4.3.1. Eztabaida gunea: Sexismoa aztergai

    Argi eta garbi ikusten dira jokabide diskriminatzaileak. Kasu batzutan emakumeak anonimatora kondenatuak (beraien izen propiorik gabe), bestetan gizonen menpekotasunean, sexualizatuak (cañón)…

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 at 10:59 in reply to: 4.1. Eztabaida gunea: Tratamendu parekidea?

    Argi eta garbi ikusten da iragarki sexista dela. Garbiketa lanetarako emakume bat “behar”dutela. Garbiketa lana,beraz, emakumea.

  • Tamalgarria dela iruditzen zait gaur egun oraindik horrelako argudioa irakurri ahal zatea.

  • Euskaltzaindiak definitutakoa zuzena dela iruditzen zait. Lehenengo esaldia bakarrik. Gero azaltzen diren adibideetan argi eta garbi ikusten dira rolak estereotipoak eta abar.

    Giz erroari buruz, egia esan orain arte ez naiz konturatu: gizarte, gizaki hitzak esaterako. Sinonimoren bat egongo balitz hitz horiek ordezkatzeko erabiltzen saiatuko nintzateke.

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 at 09:50 in reply to: 2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?

    Hizkuntza baino hizkera sexista dela esango nuke. Hala ere markarik gabeko hizkuntzetan hizkera ez sexista egitea errazagoa dela esango nuke.

  • Generoa kontzeptu soziala dela iruditzen zait esteriotipo guztiekin batera.

  • Nere ustez hizkera inklusiboa pertsona guztiak maila berean kontutan edukitzen dituena da. Arraza, jatorria, sexua eta abar kontutan hartu gabe.

    Hizkera ez sexista aldiz, generoa berdintzen duen hizkera da, hau da, gizonezko edo emakumezkoak modu berdinean identifika ditzakeen hizkera.

    Beraz, hizkera inklusiboa kontzeptu askoz zabalagoa da, pertsona guztiekiko tratamendua berdina delako eta ez bakarrik generoa kontutan hartuta.