Foroan Sortutako Erantzunak

  • Hizkuntza inklusibo gisa ulertuko genuke norbanakoaren ezaugarri eta baldintzak direnak direla ere, bazterkeriarik gabe diharduen hura. Baita, talde ikuspegitik, denak bat egingo dituen eta aniztasuna indargune bihurtuko duen hura ere.

    Hizkuntza ez sexita litzateke, kirolariari hala bideratutako hizkuntza. Hau da, sexu/genero bereizketarik gabea. Dena den, aipatzekoa da euskarak izenordain neutroak dituela (gu, zuek, haiek) eta horiek erabilerak lagunduko lukeela. Aldiz, espainolaren kasuan esaterako nosotros/nosotras erako egitura baztertzaileak aurki ditzakegu.

    Hizkuntza inklusiboak hizkuntza ez sexista barnebildu behar duela ukaezina da, ezin baita bata bestea gabe ulertu.