jon-kortajarena
Foroan Sortutako Erantzunak
-
Iragarki erabat matxista, argi eta garbi.
-
Egia da gaizki ohitu garela horrelako titularretara, zoritxarrez ez direlako bakanak. Betaurreko egokiak jarrita ordea gehienekin erreparatzeko aukera ematen digu, baina titular sexista batzuk oraindik ez ditugula identifikatzen iruditzen zait.
-
jon-kortajarena
Kidea2025-10-28 at 10:12 in reply to: 3.3.3. Eztabaida gunea: Maskulinoa orokor gisa, ikuspegi akademikoaHorrelako erakundeek (Euskaltzaindiak ere bai) jarrera kontserbadorea dutela jakintun izan da ere, zur eta lur geratzekoak dira horrelako zehaztapenak: “va contra el principio de economía del lenguaje” enfin
-
jon-kortajarena
Kidea2025-10-27 at 10:46 in reply to: 3.1. Eztabaida gunea: Gizona / Emakumea. Esanahi parekideak?Ni ere ez nintzen erreparatu “gizarte” hitzaren oinarrian “gizon” egon zitekeela. Izan ere “gizaki” hitzari emakume ere badagokio; zergatik hiztegian gizon hitzaren 5 esanahi eta emakumearenean bakarra? Beti harritu izan naiz gizaki behar duen lekuan gizon erabili denean.
-
jon-kortajarena
Kidea2025-10-27 at 09:55 in reply to: 1.1. Eztabaida gunea: Zer ulertzen duzu hizkuntza inklusibo gisa?Hizkera inklusibo egitea inor bere arraza, etnia, sexuagatik ez diskriminatu edo gutxiesteko moduan egitea dela iruditzen zait.
Hizkera ez sexista egitea, sexu femeninoa gutxietsiz eta maskulinoa zentroan jarriz sexuaren araberako ezberdinketak egiten dituen hizkera ez erabiltzea dela iruditzen zait.
Nere ustez, hizkera ez sexistak sexuaren bazterketa ekiditeari erreparatzen dio. Inklusiboak, sexuaz gain, arraza edota bestelako bereizketa motak ere ekiditea du helburu.
