Foroan Sortutako Erantzunak

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-28 at 11:57 in reply to: 4.3.1. Eztabaida gunea: Sexismoa aztergai

    Athletikeko notiziaren harira, hoanko hauxe gehitu nahi nuke: kazetariaren trataera sexita. Zergatik zeahztu nahi izan du taldea emakumeena zela, akaso, hartu zen erabakia justifikatuta zegoela nabarmentzeko? Ez al dira emakume eta gizonak clubekoak eta, hortaz, gabarra denona? Ezin ahal zuen clubeko talde bati ukatu zaiola esan? emakumeei ukatzea justifikatuta dagoela esan nahi al zuen, horrela emakumea gutxietsiz? Erabakia sexista eta notiziaren jarraipena sexistagoa,.

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-28 at 11:44 in reply to: 4.3.1. Eztabaida gunea: Sexismoa aztergai

    1.- Noiztik ez du garrantziarik nobel saridun baten izenak? Emakumea anonimatora kondenatua. Gizonezkoa balitz bere izena goizburuan legoke

    2.-Erdaraz ez zekiena, edo hobe esateko euskaldun ele bakarra, emaztea zen, baina kazetariaren trataerak gizonaren mendeko bihurtu du bere senarraren (gizona) mendeko gisa definitu duenean

    3.- Aurrekoan bezala, emaztea gizonaren mendeko bihurtzeaz gain (Enriqueren mendeko bihurtzen du eta emaztearen nortasuna ezabatu), sexista ere bada esaldia, akaso emakumeok ez dugu iraultzarik egiten? ez gara borrokatzen? atxiloketa horiek ez dute pisu bera? Emakumea gutxietxi du kazetariak eta lerro editorialak hori onartu.

    4.- Emakumearen balioa bere fisikoaon oinarritzeaz gain, bere hezitzaileen hautu sexualean oinarritzen du kazetariak. Seguru jantzia dela emakumea, ederra dela esan digute, baina inork ez dakit enpresa administrazio eta zuzendaritzan lizentziatuaz gain masterra duenik.

    5.- Asko ez da konturatu oraindik lehoien taldean emeak direla buru. Erabaki sexista, akaso?

    6.- Zer egingo genuke gizonik ez balego gerrateetan emakukme eta haurron bizitzak salbatzeko?

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-28 at 10:54 in reply to: 4.1. Eztabaida gunea: Tratamendu parekidea?

    Labur esateko iragarki sexista, estereotipatu, androzentrista. Rolla: emakumea=zaintza, etxe garbiketa… oinarritua. Gela hori eraiki behar balu kontratatzaileak (obra egin), “chico” beharko luke.

  • Botere kontuak. Gizartea antolatzeko arauak beharrezkoak dira. Eta, zerbait antolatzeko, antolatu beharrekoaz gain, antolaketaz arduratuko direnak ere behar dira: alegia, erabakiak hartuko dituztenak eta erabakitakoa betebehar izango dutenak. Hizkuntzari dagokionez, gauza bera. HIzkuntza arauak eratu behar badira, arautzen duten pertsonak behar dira (ongi zer dagoen eta zer ez dagoen erabakiko dutenak), eta, noski, arauak bete behar ditugunok egon behar dugu. Euskaltzaindia zein RAEren osaketari erreparatzen badiogu, beti izan da gizonezkoen mundua. Hortaz, zertan harritzen gara ikuspegi androzentrista besterik ezagutzen ez duen gune batetik arau androzentrista bat ezartzen denean?

    Kasu horietan, nire ustetan, gizartearen eboluzioak eta presioak ekarriko ditu arauen berrikusketak, androzentrismoak bere kabuz ez baitu egingo, nola haginka egin jaten ematen dizun eskuari, ba?

  • Generoa eraikuntza soziala da, izan ere geronek ezarritako rollak barnebiltzen ditu, besteen artean. Eta, nola ez, roll horiek botereak nahieran banatu ditu, ezta?

  • Lehen galderari erantzunez, hiztegian nabarmen ikusten da, gizon hitzaren esanahia ertsiaz haratago, genero maskulinoaren rollak erabat biltzen dituela definizioak. Soilik politikoki ez zuena delako “emazte, eme , emetasun, emeki…” ez da gauza bera egiten? Androzentrismoaren adibide garbi-garbia.

    GIz- erroari dagokionez, nire ustez generikoa gizakia da (izaki bizidunen taldea landare+animalia+gizakiek osatzen dute) eta, nire kasuan, emakumea izanik, gizaki kontsideratzen naiz. Jendartea hitzari dagokionez, jende+artea, gaztelaniazko “muchedumbre” ” jende multzo” hitzarekin lotzen dut gehiago, eta jende multzo bat ez da beti gizarte. Beraz, nik gizarte erabiltzen jarraituko nuke.

    Dena dela, kontrako hausnarketa ere uler nezake, zergatik?

    – Izadi- izaki- g+izaki+(giz+on)=gizon

    – Izaki-g+izaki- (eman+kume)= emakume. Beraz, ez da izadiko parte? ez da gizaki? ez da “gizarten” (gizakien artean) sartzen? Emakumeok haurrak izan behar derrigor eme izateko? Gizonak gizaki onak???!!!? Hizkuntzak sexistak ez erabilera bakarrik?

  • Nire tesiaren arabera hizkuntzak ez dira sexistak edo inklusiboak, harremanetarako tresnak baizik. Guk eraikitzen ditugu harremanak, gu gara harremantzen garenak, guk ipini rolak eta guk egiten dugu, finean, tresnaren erabilera egokia zein ezegokia. HOrtaz, niretzat hizkuntzak, berez, ez dira sexistak haren erabilera okerrak bihurtzen du komunikazioa sexista.

    HIzkunta sexistak direla onartuko banu, hizkutnza bera aldatu behar genuke. Alegia, genero markadunei kendu, genero markarik ez dutenei hitz inklusiboak batu… Alegia, gure indarrak tresna bera eraldatzeari bideratu behar genituzke. Aldiz, ikastaroa egiten ari gara: Ikasi, hezi, jarduna birformulatu… Beraz, ERABILERA da aldatu beharrekoa ez hizkuktnza bera.

  • inor, bere genero, kondizio sexual, arraza, jatorri zein beste ezaugarriengatik (normalean gizartean eta gizarteak ezarritako rol estereotipatuetatik eratorritakoak) diskriminatzen ez duen hizkuntzaren erabilera da hizkuntza inklusiboa. Erabilera diot uste baitut hizkuntzak ez direla inklusibo edo diskriminatzaile ERABILERA baizik