Foroan Sortutako Erantzunak

  • ania-ibarguren

    Kidea
    2025-10-27 at 12:23 in reply to: 4.3.5. Eztabaida gunea. Neska batek bezala

    Adin jakin batetik gorakoei emakume bezala zenbait jarduera egiteko eskatzean, emakumeen egiten dituzten eginkizun konkretu batzuk erridikulizatu, gutxietsi, …egin dituzte. Umeei ariketa bera egiteko eskatzean berriz, ez dituzte rol konkretu horiek errepikatu. Beraz, zerbait kulturala eta dela uste dut, ikasia, eta umeak argi antzezten dute hori, oraindik “kutsatu gabe” daudelako.

  • ania-ibarguren

    Kidea
    2025-10-27 at 10:42 in reply to: 4.3.1. Eztabaida gunea: Sexismoa aztergai

    Irakurritako titularretan emakumearen presentzia eta nortasuna bigarren planora eramaten da, emakumea gizonaren “zerbait” balitz bezala. Anonimotasuna edota bigarren plano bat ematen zaio emakumeari edo emakumezko kolektiboei eta ez zaie publikoki errekonozimendu hori egiten.

  • Nire ustez hizkuntza akademiek hartzen duten joera tradizionalista eta androzentrista ez da egokia, ez direlako gizartearen beharretara egokitzen (atzetik doaz) eta ez dituztelako pertsona guztien eskubideak errespetatzen.

  • Egia esan, ez nintzen pentsatzen jarri “Giz” hitzaren erroan. Gainera, herri kiroletan orain arte erabili den “gizon proba” “giza probagatik” aldatzea berdintasunean aurrera pauso bat zela uste nuen. Baina egia da, “Giz” hitzaren erroa hori bada, aldatu beharko litzatekeela uste dudala.

  • ania-ibarguren

    Kidea
    2025-10-27 at 09:38 in reply to: 2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?

    Latinetik datozen hizkuntzak diskriminatzaileagoak direla uste dut (sustantiboak marka femeninoa eta maskulinoa dutelako), ez bada hizkuntza ez sexista eta inklusiboaren ikuspuntua txertatzen.

    Alde horretatik begiratuta, euskaraz ez du genero markarik baina bere erabilera izan daiteke sexista eta ez inklusiboa, gainerakoak bezala.

  • Hizkuntza ez sexista eta hizkuntza inklusiboa, biak dira ezinbestekoak pertsona guztien (izan emakume, gizon edo ez binario bezala identifikatzen diren pertsonen) berdintasuna eta errespetua bermatzeko. Garrantzitsua da gizarte osoak tresna hauek praktikan jartzea baina batez ere, administrazio publikoan edota herritarrekiko arretan lan egiten duten langileek erabiltzea beharrezkoa dela uste dut, praktika onen eredu diren heinean (eskolak, osasun zentroak, udaletxeak,…).

    Desberdintasunei dagokienean, hizkuntza ez sexista adibidez, generorik gabeko hitzak erabiltzean datza eta adibideak argiagoak dira gaztelania erabiltzen dugunean: “usuarios” terminoa erabili beharrean “personas usuarias” erabiltzea, adibidez. Hala ere, nabarmentzekoa da euskaraz ez dela halakorik gertatzen (nik behintzat ez dut topatu). Norbaitek topatu badu, esaterik bai?

    Hizkuntza inklusiboan berriz, adibide bat litzake gaztelaniazko los edo las erabili beharrean les terminoa erabiltzea. Kasu honetan ere, euskaraz esango nuke ez dela hau gertatzen eta norbaitek topatu badu, adibiderik ematerik bai?