
Presentation
Haurreskoletako hezitzaileek funtsezko rola dute Hezkuntzaren marko instituzionalean. Haurren ikaskuntza eta garapen emozional eta komunikatiboan ez ezik, haurren egunerokotasuna familiekin partekatu eta beste hezitzaile batzuekin lankidetza eta etengabeko harremana bizi dute. Beraz, espazio bakoitzera egokituko den profesional talde gaurkotua izatea funtsezkoa da, gaur egungo eta etorkizuneko mundura begira prest izango direnak, hizkuntza aniztasunean eta horren kudeaketan trebatuak.
EAEko hezkuntza-sistemak duen hizkuntza konplexutasuna kontuan harturik (hiru hizkuntza ikasgeletan eta bat normalizazio prozesuan dagoen hizkuntza gutxitua) planifikazio eraginkorra ezinbestekoa da; horrela hizkuntza guztiek elkar lagunduko dute eta euren arteko transferentziak gertatuko dira. Ikuspegi hori da Hizkuntzen Trataera Bateratuaren oinarria eta formakuntza honetan jorratuko duguna, hain zuzen.
Goals
Hizkuntzen tratera integratuaren oinarriak aztertu eta hizkuntzen arteko lan bateratua bultzatzeko estrategiak, orientabideak eta baliabideak ematea da ikastaroaren helburu nagusia. Hezitzaileek gaur egungo hizkuntza errealitatea eta aniztasuna modu egoki eta eraginkorrean kudeaketu ahal izateko.
Structure and methodology
This course will be developed entirely online. The online modality offers us great flexibility, because each participant can manage their dedicated space and time, within the marked deadlines.
Ikastaroa 5 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte lantzeko eduki nagusia (zuzeneko saioetan azalduta, edota grabatutako bideoetan), ariketak edo galdetegiak.
Ikastaroak 2 zuzeneko saio izango ditu:
- Sarrera (1. unitatea): Ikastaroaren aurkezpena eta gako nagusiak
- Itxiera (5. unitatea): Ikastaroaren amaiera eta zalantzak argitzea
Gainontzeko unitateak modu asinkronikoan landuko dira, hau da, edukia bideo bidez azalduko da, ikasleok zuen kabuz lantzeko
Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.
Ebaluazio irizpideak
Ikastaro hau ebaluatzeko, hurrengo irizpideak izango dira kontutan:
- Unitate eta ikasgai guztiak ordenean osatzea
- Ikastaroa egutegian jasotako epeetan burutzea
- Ikasgai ezberdinetan zehar izango diren ariketa eta praktikak burutzea
- Tutoreari entregatu beharreko lanak epe barruan bidaltzea
- Zuzeneko saioetan konektatzea eta parte hartzea
- Foroan hausnarketa eta esperientziak partekatzea
- Azken ebaluazioa osatu eta gainditzea
Tutorearen jarraipena
Tutorearen etengabeko jarraipena eta laguntza izango duzu ikastaro osoan zehar. Edozein momentutan konektatu zaitezke berarekin; plataforman bertan, unitate bakoitzaren azpikaldean eskumatara, duzu message to the teacher option to send
Nahi duzunean idatzi dezakezu, eta tutoreak astelehen eta ostegunetan, 14:00etatik 15:00etara, erantzungo die jasotako zalantza eta mezu guztiei.
Tutoreari bidali beharreko lanak ere kanal honetatik helarazi dituzu.