Jokatu: ekintzara pasatu!

Hizkuntza: euskara
Bidane Gartzia · 2020-03-22

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua

Kaixo! Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa

Aurkezpena

Badakigu kirola esparru estrategikoa dela euskararen nomalizazio prozesuan, eta dagoeneko konturatuko zinen, zure inguruan hizkuntzaren erabilera areagotzeko ahalmen handia duzula.

Aurretik egindako kontzientziazio ibilbidean gako batzuk eman dizkizugu, zure jarrerak eta portaerak izan dezaketen garrantzia nabarmendu eta hau eraldatzeko baliagarri izango zaizkizunak.

Honaino iritsita, hausnarketatik ekintzara pasatzera animatzen zaitugu. Eta prozesu honetan laguntzeko, gako, tresna eta zenbait baliabide eskaintzen dizkizugu modulu honetan.

Helburuak

Zure entitateko

hizkuntza egoera aztertzea.

Hizkuntza kudeatzeko

marko eta egitura diseinatzea.

Hizkuntza irizpideak

definitu eta inplementatzea.

Epe ertain-luzerako

ikuspegia ezartzea.

Helburuak ezarri

eta hauek lortzeko ekintzak zehaztea.

Konpromisoak hartu

eta inplikazioa erakustea.

Eredugarritasuna

sustatu eta erakustea.

Komunitatea eraiki

eta entitate ezbedinen esperientziak partekatzea.

Egitura eta metodologia

Modulu hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.

Modulua 4 atalez osatuta dago, eta atal bakoitzean eduki zein baliabide ezberdinak aurkituko dituzu. Gogoratu, atalak osatu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.

Moduluaren amaieran zure esperientzia eta praktika onak partekatzeko espaziora gonbidatzen zaitugu. Bertan ikusiko dugu elkar!

Irakasleari buruz

Bidane Gartzia

22 Ikastaroak

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 5 Ikasgai
  • 27 Gai