Hizkuntzaren erabilera ez sexista

Iraupena: 2 ordu Hizkuntza: euskara
Bidane Gartzia · 2022-09-19

Kaixo! Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa

Aurkezpena

Hizkuntzaren bidez berdintasuna erakiz!

Ikastaro honetan hizkuntzak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko duen garrantziaz arituko gara. Hizkuntzaren bidez eraikitzen dugun errealitatearen gainean hausnartu, kontzientzia hartu eta erabilera ez sexista baten alde egiteko kontutan izan beharreko kontzeptu nagusiak ezagutzeko aukera izango duzu.

Helburuak

Jendarteak

hizkuntzan duen islari buruz hausnartu.

Generoak hizkuntzan

dituen ondorioak ezagutzea.

Androzentrismo

kontzeptua ezagutu eta hizkuntzan identifikatzen ikasi.

Sexismo

kontzeptua ezagutu eta hizkuntzan identifikatzen ikasi.

Hizkuntzan

androzentrismoa eta sexismoa saihesteko gakoak ezagutu.

Hizkuntzaren erabilera ez sexista

egiteko baliabideak eskuratu, txosten, dokumentu, aurkezpen edo mezu elektronikoetan aplikatzeko.

Egitura eta metodologia

Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.

Ikastaroa 5 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduerak. Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.

Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.

Irakasleari buruz

Bidane Gartzia

20 Ikastaroak

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 17 Ikasgai
  • 12 Gai
  • 1 Galdetegi