Kaixo! Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa

Aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiak urteak daramatza erakundean hizkuntzaren presentzia eta erabilera areagotzeko programak garatzen. Ibilbide horri jarraituz, batetik, VI. Plangintzaldiarekin lotutako EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA (2018-2022) indarrean dauka, eta, bestetik, 63/2019 FORU DEKRETUAren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren, haren erakunde autonomoen eta foru-sektore publikoaren jardun-eremuan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri zituen.

Aipatutako planean bertan zehazten den moduan, hizkuntzarena bezalako gai zeharkako baten kudeaketa erakundeko ordezkari zein arduradunen erantzukizuna izango da, ez hizkuntza normalizazioko teknikariarena soilik. Hori kontuan hartuta, Aldundiko Euskara Sailak erakundeko arlo eta sailetako ardura postuetan dauden pertsonei hizkuntza lidergoaren inguruko formazio hau eskaintzen dizue.

Helburuak

Bizkaiko Foru Aldundiaren

Erabilera Planeko helburuak bete daitezen, ardura postuetako langileei baliabideak eskaintzea.

Jarrera protagonistak

lantzea, hizkuntza-lidergoa sustatzea.

Konpromiso zehatzak

hartzea, hizkuntzaren erabileran duten jarrera eta portaerarekiko.

Oinarrizko soziolinguistika

ezagutzea; hizkuntza kontzientzia garatzea.

Egitura eta metodologia

Ikastaroa online modalitatean gauzatuko dugu eta bi atal nagusi izango ditu: batetik, bakarkako lana, modu asinkronikoan, hizkuntza kontzientziari buruzko hausnarketa; eta bestetik, taldekako lanketa, modu sinkronikoan, gure gune birtualean izango ditugun zuzeneko bi saioren bidez.

Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.

Hizkuntza Kontzientzia

Euskarak norbere identitatearen eraikuntzan zer paper jokatzen duen hausnartzea konpromiso pertsonalean sakontzeko.

Liderren Rola

Langile bakoitzak argi izan behar du zein den eta zein garrantzia duen bere rolak erakundean; liderren rolaren barruan euskara ere badago; liderraren hizkuntza jokaerak eragin handia du ardurapekoen artean. Era berean, esaten dena eta egiten denaren arteko kontzientzia hartzeak aparteko garrantzia du.

Eraginkortasunaren igurikapena

Egiten denak ondorioak/eragina izango duela ikustea eta sentitzea ezinbestekoa da.

Norbanakoaren gaitasuna hizkuntza-oztopoak gainditzeko

Norberak gaitasuna dauka norbere jarrerak eta jokaerak aldatuz, hizkuntza-oztopoak gainditzeko.

Aldaketarekiko konpromisoa

Euskararen erabilerarekiko (BFAko planeko helburuekiko, hizkuntza irizpideen betetze mailarekiko) konpromisoak hartzea. Norbanako mailan eta talde mailan.

Ikastaroaren Edukia

Zabaldu guztiak

Irakasleari buruz

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 7 Ikasgai
  • 44 Gai
  • 1 Galdetegi
  • Ikastaroa ziurtagiria