1.- Emakume batek nobel bezalako saria lehen aldiz eskuratzeak agirian uzten du genero baten eta beste baten aukerak zeintzuk izan diren orain arte. Desberdintasuna nabarmena da, bestela ez da ulertzen emakume batek lehen aldiz orain dela gutxi eskuratu izana sari hori.
2.- Emakume bati erreferentzia egitea norbaiten emaztea dela esanez, bera gutxiestea eta beste baten menpe dagoen bigarren mailako pertsona dela inplizituki adieraztea. Halere, ez dut ondo ulertzen albistearen testuingurua, zer den miraria etab.
3.- Emakume bati erreferentzia egitea norbaiten emaztea dela esanez, bera gutxiestea eta beste baten menpe dagoen bigarren mailako pertsona dela inplizituki adieraztea.
3.- Jendearen fisikoa komentatzea BETI dago gaizki, eta are gehiago beste gauza batzuengatik direla ezagunak nabarmena denean (kasu honetan presidenteak). Gainera hau emakumeekin gertatzen da batik bat, fisikoari dagokionez beraiengan fokua askoz gehiago jartzen baita. 4.- Argi dago clubaren jarrera diskriminatzailea. Neskak garaile izanik ez dute tratamendu bera jaso.
5.- Emakumeak beti hartu ohi izan dira kolektibo
zaurgarritzat umeekin batera gerra bezalako egoeretan. Kasu honetan baina, emakumeak
gerraren “protagonistak” ezin daitezkeela izan ez zait hain gaizki iruditzen…
UNESCOren sortze adierazpenean zera jartzen du “les guerres prenant naissance
dans l’esprit des hommes”. Kasu horretan ere gazteleraz askotan gertatu izan
den bezala gizonak hitza gizaki bezala erabili zen, baina behingoz ongi esanda
dagoela uste dut, hau da, literalki nire ustez gerrak batik bat gizonen buruetan
“jaiotzen” dira eta ez emakumeenetan.
Report
There was a problem reporting this post.
Block Member?
Please confirm you want to block this member.
You will no longer be able to:
See blocked member's posts
Mention this member in posts
Invite this member to groups
Message this member
Add this member as a connection
Please note:
This action will also remove this member from your connections and send a report to the site admin.
Please allow a few minutes for this process to complete.