Erantzuna Honi: 2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-27 10:58-etan

    Nire tesiaren arabera hizkuntzak ez dira sexistak edo inklusiboak, harremanetarako tresnak baizik. Guk eraikitzen ditugu harremanak, gu gara harremantzen garenak, guk ipini rolak eta guk egiten dugu, finean, tresnaren erabilera egokia zein ezegokia. HOrtaz, niretzat hizkuntzak, berez, ez dira sexistak haren erabilera okerrak bihurtzen du komunikazioa sexista.

    HIzkunta sexistak direla onartuko banu, hizkutnza bera aldatu behar genuke. Alegia, genero markadunei kendu, genero markarik ez dutenei hitz inklusiboak batu… Alegia, gure indarrak tresna bera eraldatzeari bideratu behar genituzke. Aldiz, ikastaroa egiten ari gara: Ikasi, hezi, jarduna birformulatu… Beraz, ERABILERA da aldatu beharrekoa ez hizkuktnza bera.