Erantzuna Honi: 3.1. Eztabaida gunea: Gizona / Emakumea. Esanahi parekideak?

  • Nora Etxaniz

    Kidea
    2025-10-27 10:07-etan

    Gizon hitzak askoz esanahi zabalagoa du eta generoarekin lotutako aurreiritziak barne hartzen ditu. Emakume hitzaren esanahia murritzagoa da.

    Gizarte bezalako hitzei dagokienez, ez daukat argi nola jokatu beharko genuke. Alde batetik horretan pentsatzen jarri arte, gizarte hitza erabiltzen dugunean ez gara zehazki gizon hitzean pentsatzen ari, hau da, ez dugu ez sexuarekin ezta generoarekin lotzen. Baina esanguratsua da ere barneratuta izatea orokorra den kontzeptu bat gizon hitzarekin izendatzea normaltzat hartzen dugula. Ez daukat iritzi arrazoiturik hori aldatu behar den ala ez jakiteko.