BideoaZure hizkuntza ohiturak eta portaerak nahi duzun norabidean aldatzeko estrategia batzuk dituzu jarraian: Pertsona ezezagunekin ari zarenean hizkuntza noiz aldatzen duzun identifikatu (euskaldun itxurarik ez
Transkripzioa Gaur egun euskaraz bizitzea aukera kontzientea da. Baina kasu guztietan hautatzen al duzu erabili nahiko zenukeen hizkuntza? Zerk eragiten dizu hizkuntza bat edo beste
Pertsona ezezagunekin ari zarenean hizkuntza noiz aldatzen duzun identifikatu (euskaldun itxurarik ez badu, esan diodana ulertzen ez duela adierazten badit, euskaraz egiten ez badit, erdaraz egiteko eskatzen badit…)
Zure aurrean duzunak zuk duzun gaitasun bera du desio duena komunikatzeko. Saiatu zaitez euskaraz jarraitzen berak ulertzen ez duela esan arte. Nahiz eta berak erdaraz erantzun, zuk euskaraz jarraitu dezakezu, ez dizu esan zuk ez egiteko (agian ulertzen du).
Pazientzia izan, hizkuntza ohiturak ez dira egun batetik bestera aldatzen, kosta egiten da. Hasieran agian deseroso sentituko zara, baina laster normaltzat hartuko dituzu elkarrizketa elebidunak eta eroso egongo zara. Ziurrenik, hainbat jende euskaraz ulertzeko gai dela konturatzean harritu egingo zara.
Aztertu zenbat pertsonekin hitz egin dezakezun euskaraz, bai badakitelako edo bai ulertzen dutelako.
Aukeratu norekin egin nahi duzun euskaraz komunikatzeko aldaketa. Baloratu bakoitzarekin duzun zailtasuna eta errazenetik hasi. Hizkuntza aldaketarako gomendioak:
Hautatu momentua eta aukera.
Prestatu zure argudioa, arrazoi subjektiboetan oinarrituta: gustatuko litzaidake; nahiko nuke,; ilusioa egingo lidake…
Galdetu zer iruditzen zaion eta entzun bere erantzuna
Nolabaiteko erresistentzia topatu dezakezun kasuetarako prestatu zure erantzunak: ondo iruditzen bazaizu; saiatu gaitezke; saiatu eta deseroso sentitzen bazara erdaraz egin, ni erosoago nago euskaraz eta euskararaz hitz egingo dizut, zer iruditzen?
Erasoei kasurik ez: Erradikala zara gero! / Zu bai zarela erradikala, hemen urteak bizitzen eta ez duzu berba bat ere euskaraz egiten!. Horrelako egoerek okerrera egiten dute, eta gure helburua betetzea (azkar amaitu eta kostu emozionalik ez izatea) eragozten dute.
Ez zuritu zure jokaera. Zenbat eta gehiago justifikatu, besteak zure jarrera zalantzan jartzeko edo kritikatzeko aukera gehiago ematen ari zara.
Saiatu historia, ideologia edo eskubide mailako eztabaidarik ez izaten. Euskal Herriko hizkuntza delako eta eskubidea dudalako edo antzekoak. Horrelakoek, lehen esan bezala, gure helburua betetzea (azkar amaitzea eta kostu emozionalik ez izatea) eragozten dute. Gainera, honelako eztabaidak erdaraz izaten dituenak, hasi aurretik galdu du.
Euskara aspektu positiboekin lotu, aldekotasun testuinguru bat sortzen lagunduko dizu.
Naturaltasunez hizkuntzari pixkanaka presentzia emateak ere bidea errazten du. Esate baterako, lehen hitza beti euskaraz egiteak erabilerarako ate gehiago zabaltzen ditu, zilegitasuna ematen dizu.