 
	
	Hizkuntza estrategiak kirolean

Prestakuntza hau Artez Euskara Zerbitzuak, Kirolean enpresarekin lankidetzan, diseinatu eta garatu du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarentzat.

Kaixo! Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa
Aurkezpena
Kirolean hizkuntzaren garrantziaz kontzientziatuta, euskara sustatzeko estrategia eta gakoak eskaintzen dituen modulua da hau.
Egitura eta metodologia
Ikastaroa hau online modalitatean gauzatuko dugu eta 2 ataletan banatuta dago:
- Hizkuntza estrategiak kirolean: bakarkako lanketa
- Hizkuntza estrategiak kirolean: taldekako lanketa
Lehenengo atala BAKARKAKO lanketa izango da, modu asinkronikoan, hizkuntzak kirolean duen garrantziaren gainean hausnartu eta erabilera sustatzeko estrategiak lantzeko.
Bakarkako lanketa 5 unitatetan egituratuta dago, eta unitate bakoitzean hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduera praktikoak dituzu.
Ondoren, TALDEKAKO lanketa izango dugu, modu sinkronikoan, zuzeneko bi saioen bidez jorratuko duguna. Saio hauetan dinamika ezberdinak landuko ditugu, taldeko ikuspegitik.
Moduluari itxiera ebaluazio baten bitartez emango diogu, ikusitako edukia errepasatzeko baliagarri izango dena.
Ikastaroaren Edukia
Irakasleari buruz
Bidane Gartzia
25 Ikastaroak
 
						Ikastaroak ditu:
- 8 Ikasgai
- 44 Gai
- 13 Galdetegi
- Ikastaroa ziurtagiria
- Ikastaroaren Edukia
- Tutoretza eta komunikazio kanalak- Tutorearen etengabeko jarraipena eta laguntza izango duzu ikastaro osoan zehar. Edozein momentutan komunikatu zaitezke berarekin; plataformaren azpikaldean duzu irakasleari mezua bidaltzeko aukera. - Bestelako edozein zalantza argitzeko info@orein.eus posta elektronikora ere idatzi dezakezu. 
- Hasi saioa

 
		 
							