Prestakuntza hau Artez Euskara Zerbitzuak, Kirolean enpresarekin lankidetzan, diseinatu eta garatu du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarentzat.
Aurkezpena
Kirolean hizkuntzaren garrantziaz kontzientziatuta, euskara sustatzeko estrategia eta gakoak eskaintzen dituen modulua da hau.
Egitura eta metodologia
Ikastaroa hau online modalitatean gauzatuko dugu eta 2 ataletan banatuta dago:
- Hizkuntza estrategiak kirolean: bakarkako lanketa
- Hizkuntza estrategiak kirolean: taldekako lanketa
Lehenengo atala BAKARKAKO lanketa izango da, modu asinkronikoan, hizkuntzak kirolean duen garrantziaren gainean hausnartu eta erabilera sustatzeko estrategiak lantzeko.
Bakarkako lanketa 5 unitatetan egituratuta dago, eta unitate bakoitzean hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduera praktikoak dituzu.
Ondoren, TALDEKAKO lanketa izango dugu, modu sinkronikoan, zuzeneko bi saioen bidez jorratuko duguna. Saio hauetan dinamika ezberdinak landuko ditugu, taldeko ikuspegitik.
Moduluari itxiera ebaluazio baten bitartez emango diogu, ikusitako edukia errepasatzeko baliagarri izango dena.