Ni Nahia naiz
ikastaro honetan zehar ibilbide pertsonal bat egitea proposatzen dizut: hizkuntzek jendartean duten garrantziaz eta paperaz ohartu, jarrera eta portaeretan eragina duten kontzeptu eta elementuak ezagutu, egiten duzunaren gaineko kontzientzia hartu eta, ondo baderitzozu, zure hizkuntza ohiturak aldatzen lagunduko dizut.
Ikastaroan zehar burutuko duzun barne-prozesu horretan bidelagun izango nauzu. Bidea hasteko prest?
Helburuak
Egitura eta metodologia
Ikastaro honen bakarkako lanketa hau online garatuko dugu. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.
Ikastaroa 5 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduerak. Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.
Amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.
Azken atal gisa, taldekako saioa izango dugu, zuzenean, gune birtualetik.
Ikastaroan hainbat kontzeptu soziolinguistiko lantzen dira. Hauen definizioak Eusko Jaurlaritzak eta Soziolinguistika Klusterrak argitaratutako Soziolinguistika Eskuliburutik jasota daude.