Hizkuntza Lidergoa: ohiturak eraldatzen

Iraupena: 2,5 ordu Hizkuntza: euskara
Bidane Gartzia · 2022-08-30

Ni Nahia naiz

ikastaro honetan zehar ibilbide pertsonal bat egitea proposatzen dizut: hizkuntzek jendartean duten garrantziaz eta paperaz ohartu, jarrera eta portaeretan eragina duten kontzeptu eta elementuak ezagutu, egiten duzunaren gaineko kontzientzia hartu eta, ondo baderitzozu, zure hizkuntza ohiturak aldatzen lagunduko dizut. 

Ikastaroan zehar burutuko duzun barne-prozesu horretan bidelagun izango nauzu. Bidea hasteko prest?

Helburuak

Kontzientzia hartzea

hizkuntza eta jendartearen arteko elkarreraginaz.

Hausnartzea

hizkuntzen egoeren eta beraien arteko desoreken gainean.

Euskararen

bizi garapena ezagutzea. 

Kontzientzia hartzea

jarrera eta portaeren garrantzia eta ondorioez. 

Hizkuntzaren erabileran

hiztunon konpromiso eta motibazioaren garrantziaz ohartzea. 

Egitura eta metodologia

Ikastaro honen bakarkako lanketa hau online garatuko dugu. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan. 

Ikastaroa 5 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduerak. Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara. 

Amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.

Oharra

Soziolinguistika eskuliburua

Ikastaroan hainbat kontzeptu soziolinguistiko lantzen dira. Hauen definizioak Eusko Jaurlaritzak eta Soziolinguistika Klusterrak argitaratutako Soziolinguistika Eskuliburutik jasota daude.

Ikastaroaren Edukia

Zabaldu guztiak

Irakasleari buruz

Bidane Gartzia

21 Ikastaroak

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 6 Ikasgai
  • 42 Gai
  • 1 Galdetegi
  • Ikastaroa ziurtagiria