Hizkuntza politika ikastaroa

Bidane Gartzia · 2022-09-01

Kaixo! Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa

Aurkezpena

Gure erakundeak presentzia duen lurraldeetako hizkuntza lege, erabilera eta ohituretara egokitzeko konpromiso sendoa dugu, eta zentzu honetan, erabilera linguistikoa arautzen eta normalizatzen duen markoa dugu definituta.  Interes talde ezberdinek egiten duten hizkuntza hautua errespetatu eta babestea da giltzarrietako bat, hizkuntza guztietan kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko.

Ikastaro hau, gure erakundearen jarduera linguistikoa erregulatzen duen markoa eta bere orientazioa ezagutu eta, inkorporatzen laguntzeko da. 

Helburuak

Erakundearen konpromisoa barneratzea:

  •    Hizkuntza Politika zer eta zertarako den ulertzea
  •    Hizkuntza kudeaketarako baliabideak eskuratzea
  •    Hizkuntza Politikaren orientazioarekin lerro-beretzea

Hizkuntzei dagokienez, erakundearen portaera jarraibide nagusiak ezagutzea:

  •    Idatzizkoan nola jokatu behar den jakitea
  •    Ahozkoan nola jokatu behar den jakitea

Erakundeko lankideen

hizkuntzen erabilera, ezagutza eta kudeaketa norabide berean orientatzea.

Hizkuntzekiko sentsibilizazioa lantzea:

  • Norberaren hizkuntza jarduna hausnartzea
  • Motibazio pertsonala areagotzea

Egitura eta metodologia

Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.

Ikastaroa 5 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduerak. Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.

Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.

Irakasleari buruz

Bidane Gartzia

20 Ikastaroak

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 5 Ikasgai