Aurkezpena
Kirola esparru estrategikoa da euskararen normalizazio prozesuan. Ume, heldu, nerabe eta gazteei aisialdian euskaraz gozatzeko aukera eta ohitura zabaltzea dugu gure jendartean erronka nagusi, eta helburu gune honetan.
Kirol eremuko edozein entitate (elkarte, klub, eskola…) eta pertsona (entrenatzaile, monitore, teknikari, presidente, mediku…) gara garrantzitsu prozesu honetan, aldeko jarrera baten bidez modu positiboan eragiteko aukera eta ardura ditugulako, bakoitzak geure neurrian.
Helburuak
Egitura eta metodologia
Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.
Jokatu 8 atalez osatuta dago. Lehenengo 2 atalek hizkuntzak jendartean eta pertsonongan duen eraginaren gainean zertzelada batzuk ematea dute helburu, kokapen gisa.
3. ataletik aurrera kirol esparruan zentratuta, euskara erabiltzeko trabak identifikatu eta gehiago egiteko baliagarri izan daitezkeen jarrera eta estrategiak ezagutuko dituzu.
Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.