IKT-2 ikastaroa: konpetentzia digitalak garatzen

Iraupena: 25 ordu / Hizkuntza: euskara

Kaixo! Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua

Aurkezpena

Ongi etorri IKT-2: konpetentzia digitalak garatzen ikastarora!
Espazio bakoitzera egokituko den profesional talde gaurkotua izatea garrantzitsua da, gaur egungo eta etorkizuneko mundura begira prest izango zaretenak, beharrezkoak diren IKT tresnen erabileran jantziak.
Konpententzia digitalak garatzeko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak prestakuntza da hau. Ikastaro honen helburu nagusia  IKT tresnak lantzea da, zuen egunerokotasunean eragin zuzena izango dituzten ezagutzak garatuz.

Helburuak

IKT tresnen erabilera ikasterako orduan, funtsezkoa izango den helburua, konpetentzia digitalak garatzea izango da. Garapen horretarako, ordea, badira landu beharko diren zenbait puntu. Batetik, IKT tresna horiek zertarako balio duten eta hezitzaileen jardunean eskaini dezaketen hobekuntzaz jabetzea, horien erabilgarritasuna ez ezik, beharrizana ere ikusiz.

IKTen beharra eta erabilgarritasuna ikustea.

  • IKTak zer eta zertarako diren jakin.
  • Mundu garaikidean IKTek duten tokiaz kontziente izan.
  • Hodeiaren kontzeptua ezagutzea eta barneratzea.
  • Tokiko aplikazioen eta online aplikazioen arteko aldeak ezagutzea.

Microsoft 365 tresnak ezagutzea

  • Microsoft 365 barnean dauden aplikazio nagusien ezagutza.
  • Lanean izan daitezkeen beharrizan ezberdinak zein tresnarekin landu identifikatzen jakin.
  • Taldelana online, tresna kolaboratiboen bidez, egiten jakin.
  • IKTak erabiliz modu autonomoan lan egin.
  • Segurtasunaz jabetzea.

• Irudien tratamendurako ezagutza lortzea

    • Irudiak tratatzeko tresnen ezagutza.
    • Irudien ezaugarrien ezagutza.
    • Irudiak kudeatzeko ekintzak ikastea.

• IKTak euskaraz erabiltzea

    • IKTak euskaraz erabiltzeko kontzientziatzea
    • IKTak euskaratzeko ezagutza
    • Ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzearen garrantziaz ohartzea

Egitura eta metodologia

Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.

Ikastaroa 6 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte lantzeko eduki nagusia (zuzeneko saioetan azalduta, edota grabatutako bideoetan), ariketak edo galdetegiak. Kontutan izan, hainbat ariketa plataformatik kanpo egin beharko dituzula, azalduko ditugun ikt tresna ezberdinen erabilera praktikatzeko.

Ikastaroak 3 zuzeneko saio izango ditu:

  • Sarrera (1. unitatea): Ikastaroaren aurkezpena eta gako nagusiak
  • Segurtasuna + eguneroko zalantza teknikoak argitu (3. unitatea)
  • Itxiera (6. unitatea): Ikastaroaren amaiera eta zalantzak argitzea

Gainontzeko unitateak modu asinkronikoan landuko dira, hau da, edukia bideotutorial bidez azalduko da, ikasleok zuen kabuz lantzeko

Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.

Ikastaroaren Edukia

Zabaldu guztiak

Irakasleari buruz

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 16 Ikasgai
  • 57 Gai