Euskaraz, gazteengan hizkera inklusiboa sustatuz

Bidane Gartzia · 2025-03-13

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua

Aurkezpena

Ikastaro honetan hizkuntzak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko duen garrantziaz arituko gara. Hizkuntzaren bidez eraikitzen dugun errealitatearen gainean hausnartu, kontzientzia hartu eta erabilera ez sexista eta inklusibo baten alde egiteko kontutan izan beharreko kontzeptu nagusi batzuk ezagutzeko aukera izango duzu.

Helburuak

  • Jendarteak hizkuntzan duen eraginari buruz hausnartzea
  • Genero eraikuntzak hizkuntzan dituen ondorioak ezagutzea
  • Androzentrismoa ezagutu eta identifikatzen jakitea
  • Hizkeraren bitartez ematen diren diskriminazioak ezagutu eta identifikatzea
  • Hizkera sexistaren atzean dauden konnotazio eta tratamendu asimetrikoa identifikatzea
  • Hizkera inklusiboaren gakoak ezagutzea
  • Hizkera eraldatzeko baliabideak barneratzea

Egitura eta metodologia

Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.

Ikastaroa 5 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduerak.

Garrantzi berezia hartzen du Eztabaida guneak. Espazio honetan ikasgaietan zehar planteatutako hausnarketak partekatzera animatzen zaitugu.

Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.

Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.

Ikastaroaren Edukia

Irakasleari buruz

Bidane Gartzia

25 Ikastaroak

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 6 Ikasgai
  • 30 Gai
  • 1 Galdetegi
  • Ikastaroa ziurtagiria