Aurkezpena
Kirolaren psikologia pixkanaka kirol esparruan arlo fisikoaren, teknikoaren eta taktikoaren garapenarekin batera, bere lekua egiten ari da baina kirol elkarte amateur gehienen baliabide ekonomikoak mugatuak direnez, entrenatzaileen formakuntzan behar bezala landu gabeko arloa da oraindik kirol psikologia.
Horregatik, haur eta gaztetxoen entrenatzaileek kirol-psikologiaren oinarrizko baliabide praktikoak eskuratzeko ikastaroa da jarraian eskaintzen dena.
Helburuak
Egitura eta metodologia
Ikastaroa hau modalitate mistoan gauzatuko dugu, online + presentzial.
- Online: Bakarkako lanketa, modu asinkronikoan
- Presentzial: Taldekako lanketa, bi saio presentzialetan
Lehenengo atala BAKARKAKO lanketa izango da, modu asinkronikoan, eta 3 unitate nagusitan egituratuta dago.
10 gai izango dituzte entrenatzaileek eskuragarri, 5-10 minutu arteko iraupeneko bideo-piluletan. Bertan, azalpen teorikoan landutako gaia praktikan jartzea azalduko dien bideo pilularekin batera tresna praktikoa jaitsi ahal izango dute beraien Entrenatzaile egunerokoan erabili ahal izateko.
Ondoren, TALDEKAKO lanketa izango dugu, bi saio presentzialetan banatuta, entrenatzaileek ikus ahal izan dituzten bideo-pilulen eta gaien inguruan hausnartzeko; bideoetan ikusitako gaien inguruan sakondu, zalantzak argitu eta Entrenatzaile bizipenak partekatzeko.
Saio presentzial hauetan metodologia partehartzailea sustatzen ahaleginduko gara. Gai bakoitzaren inguruan entrenatzaile bakoitzak eduki ditzakeen galderak eta zalantzak heleraztea ahalbidetuz saioen aurretiako online galdeketen bidez, eta entrenatzaile bakoitzak tresna praktikoak landu duen moduan ezagutzeko denbora utziz saioan bertan.