Euskara plana eraginkortasunez kudeatzeko prestakuntza

Kaixo

Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa

Aurkezpena

Enpresa munduan euskarak dagokion presentzia izan eta normaltasunez erabiltzen dela bermatzeko, erakunde gisa, hizkuntza kudeatzeko politika eta plangintza zehaztu behar ditugu.

Baina… nola kudeatu hizkuntzak arrakastaz gure erakundean? Ikastaro honetan Euskara Plana eragikortasunez kudeatzeko gakoak emango dizkizugu.

Helburuak

  • Hizkuntza nortasuna eta euskararen babesa sustatzea
  • Testuinguru legala ezagutzea
  • Hizkuntzak kudeatzeko markoa eta egitura ezagutzea
  • Erakundean hizkuntzak kudeatzeko estrategiaren garrantzia barneratzea
  • Hizkuntzak kudeatzeko faseak ezagutzea eta praktikara eramateko gakoak barneratzea
  • Pertsonen inplikazioaren garrantziaz kontziente izatea
  • Euskara lan-tadearen beharra antzeman eta funtzioak ezagutzea
  • Hizkuntza kudeaketa ikuspegi eraldatzailetik jorratzeko baliabideak eskuratzea
  • Lidergo eraldatzailearen ezaugarriak ezagutzea

Egitura eta metodologia

Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.

Ikastaroa 6 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduerak. Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.

Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.

Irakasleari buruz

Inskribatu gabe

Ikastaroak ditu:

  • 6 Ikasgai
  • 28 Gai