3.3.3. Eztabaida gunea: Maskulinoa orokor gisa, ikuspegi akademikoa

  • ania-ibarguren

    Kidea
    2025-10-27 10:19-etan

    Nire ustez hizkuntza akademiek hartzen duten joera tradizionalista eta androzentrista ez da egokia, ez direlako gizartearen beharretara egokitzen (atzetik doaz) eta ez dituztelako pertsona guztien eskubideak errespetatzen.

  • Nora Etxaniz

    Kidea
    2025-10-27 11:57-etan

    Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik ulergarriak dira beraiek argumentuak (ekonomia linguistikoa, sintaxian sortzen dituen zailtasunak etab.). Halere, horrelako erakundeek beti dute jarrera kontserbadorea eta egungo egoeran eskatzen duen aldaketen aurrean erresistentzia azaltzen dute. Hizkuntzak, zati handi batean, komunikatzeko tresnak dira eta gaur egungo komunikazioak beste behar barri batzuk baditu, hizkuntza egokitu beharko da. Akademiak baloratu beharko du egokitzapen prozesuan parte hartu nahi duen edo begira geratu. Edonola ere hizkuntzak eboluzionatuko du.

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-27 15:24-etan

    Botere kontuak. Gizartea antolatzeko arauak beharrezkoak dira. Eta, zerbait antolatzeko, antolatu beharrekoaz gain, antolaketaz arduratuko direnak ere behar dira: alegia, erabakiak hartuko dituztenak eta erabakitakoa betebehar izango dutenak. Hizkuntzari dagokionez, gauza bera. HIzkuntza arauak eratu behar badira, arautzen duten pertsonak behar dira (ongi zer dagoen eta zer ez dagoen erabakiko dutenak), eta, noski, arauak bete behar ditugunok egon behar dugu. Euskaltzaindia zein RAEren osaketari erreparatzen badiogu, beti izan da gizonezkoen mundua. Hortaz, zertan harritzen gara ikuspegi androzentrista besterik ezagutzen ez duen gune batetik arau androzentrista bat ezartzen denean?

    Kasu horietan, nire ustetan, gizartearen eboluzioak eta presioak ekarriko ditu arauen berrikusketak, androzentrismoak bere kabuz ez baitu egingo, nola haginka egin jaten ematen dizun eskuari, ba?

  • jon-kortajarena

    Kidea
    2025-10-28 10:12-etan

    Horrelako erakundeek (Euskaltzaindiak ere bai) jarrera kontserbadorea dutela jakintun izan da ere, zur eta lur geratzekoak dira horrelako zehaztapenak: “va contra el principio de economía del lenguaje” enfin

  • xabat-larrarte

    Kidea
    2025-10-28 11:56-etan

    Zuek aipatu bezala, jarrera kontserbatzailea dutela beraien erro gisa, eta ez dela kasualitatea ain justu ere sexu berdintasuna bilatzen duen hizkuntza aldaketak errefusatu izana.

  • maitana-arrillaga

    Kidea
    2025-10-28 12:15-etan

    Aurrerago aipatu bezela, hizkuntzaren erabilera maskulinizatua, talde boteretsuek mendeetan sortutako hitz egiteko modua dela uste dut, botere horri eusteko moduetako bat ere izanik.

    Aitak (gurasoak esan ordez ) adibide hoiek gazteleratik datozen gaizki egindako itzulpenak dira nire ustez.( Euskaldun zaharrok orokorrean erabiltzen ez ditugunak )

    Nire inguruan zorionez, ia denok euskaraz komunikatzen, gara. Guraso, ume, pertsona etab. erabiliz…

  • andoni-labaka

    Kidea
    2025-10-28 13:31-etan

    Androzentrismoan baliatzen den hizkuntzari horrela jarraitzeko aitzakitzat hartzen dut artikulua bera

  • agurtzane-arrillaga

    Kidea
    2025-10-28 14:35-etan

    Androzentrismoaren adibide garbi bat iruditu zait artikulua: hizkuntzaren erabilpen ez diskriminatzailea egiteko modu bati, ezetz erantzutea. Ez dela ez beharrezkoa ezta egokia ere. Gaztelanian androzentrismoa ez dela existitzen adierazteko modu bat iruditu zait artikulua.

  • nerea-intxaurburu

    Kidea
    2025-10-28 14:36-etan

    RAE akademia aipatzen duen bezala idatzi honetan, androzentrismoa erakusten digu. kuriosoa da “son casos inecesarios desde el punto de vista lingüisticos”.

    Azkeneko paragrafoan aipatzen den bezala, nahiz eta emakume ikasle gehiago izan, gizon bezala adieraziko da.

  • gorka-berasategi

    Kidea
    2025-10-29 15:04-etan

    Joera akademikoa hizkuntza inklusiboaren oso atzetik datorrela argi dago. Arau linguistikoek ez dituzte beneta gaur egun behar ditu hizkuntza-tresnak jasotzen. Horrek ertzeetan daude identidadeak are eta ikusezinagoak bihurtzen ditu. Nire ustez, eztababaida akademikoa bigarren maila betan utzi beharko litzateke, hizkuntza inkluziboaren erabileraren mesedetan.

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 10:43-etan

    Tamalgarria dela iruditzen zait gaur egun oraindik horrelako argudioa irakurri ahal zatea.

Log in to reply.

Eztabaidaren hasiera
0 - 0 erantzunak 2018ko ekaina
Orain