3.1. Eztabaida gunea: Gizona / Emakumea. Esanahi parekideak?

  • 3.1. Eztabaida gunea: Gizona / Emakumea. Esanahi parekideak?

    Nork argitaratua: Maialen Magunagoitia , 2025-10-02 09:17-etan

    Gizon eta Emakume hitzen esanahiak aztertuko ditugu. Horretarako, Euskaltzaindiaren hiztegian jasotakoa duzu jarraian:

    Klikatu hemen hiztegira joateko


    Klikatu hemen hiztegira joateko

     

    1. Kontzeptu bien esanahiak alderatuta, zer nabarmenduko zenuke? Zein ondorio ateratzen dituzu?

    2. Bestalde, jendartean bada eztabaida sortua, batez ere, giz- erroaren jatorria eta esanahia kontutan hartuta, erabiltzen jarraitu behar den edo ordezkorik bilatzea komeni den aurrezki hori daramaten hitzei. Hauetarik batzuk dira gizaki edo gizarte, adibidez.
    Zuk zer pentsatzen duzu? Gizarte hitzak, adibidez, pertsona guztiak islatzen ditu ala maskulinoa orokortzailearen barnean sartuta gaude denak? Ordezkatuko zenuke? Argudiatu zure iritzia.

    nerea-arrieta kideak erantzun zuen duela 1 hilabetea 11 Kide · 10 Erantzunak
  • 10 Erantzunak
  • ania-ibarguren

    Kidea
    2025-10-27 09:49-etan

    Egia esan, ez nintzen pentsatzen jarri “Giz” hitzaren erroan. Gainera, herri kiroletan orain arte erabili den “gizon proba” “giza probagatik” aldatzea berdintasunean aurrera pauso bat zela uste nuen. Baina egia da, “Giz” hitzaren erroa hori bada, aldatu beharko litzatekeela uste dudala.

  • Nora Etxaniz

    Kidea
    2025-10-27 10:07-etan

    Gizon hitzak askoz esanahi zabalagoa du eta generoarekin lotutako aurreiritziak barne hartzen ditu. Emakume hitzaren esanahia murritzagoa da.

    Gizarte bezalako hitzei dagokienez, ez daukat argi nola jokatu beharko genuke. Alde batetik horretan pentsatzen jarri arte, gizarte hitza erabiltzen dugunean ez gara zehazki gizon hitzean pentsatzen ari, hau da, ez dugu ez sexuarekin ezta generoarekin lotzen. Baina esanguratsua da ere barneratuta izatea orokorra den kontzeptu bat gizon hitzarekin izendatzea normaltzat hartzen dugula. Ez daukat iritzi arrazoiturik hori aldatu behar den ala ez jakiteko.

  • jon-kortajarena

    Kidea
    2025-10-27 10:46-etan

    Ni ere ez nintzen erreparatu “gizarte” hitzaren oinarrian “gizon” egon zitekeela. Izan ere “gizaki” hitzari emakume ere badagokio; zergatik hiztegian gizon hitzaren 5 esanahi eta emakumearenean bakarra? Beti harritu izan naiz gizaki behar duen lekuan gizon erabili denean.

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-27 12:32-etan

    Lehen galderari erantzunez, hiztegian nabarmen ikusten da, gizon hitzaren esanahia ertsiaz haratago, genero maskulinoaren rollak erabat biltzen dituela definizioak. Soilik politikoki ez zuena delako “emazte, eme , emetasun, emeki…” ez da gauza bera egiten? Androzentrismoaren adibide garbi-garbia.

    GIz- erroari dagokionez, nire ustez generikoa gizakia da (izaki bizidunen taldea landare+animalia+gizakiek osatzen dute) eta, nire kasuan, emakumea izanik, gizaki kontsideratzen naiz. Jendartea hitzari dagokionez, jende+artea, gaztelaniazko “muchedumbre” ” jende multzo” hitzarekin lotzen dut gehiago, eta jende multzo bat ez da beti gizarte. Beraz, nik gizarte erabiltzen jarraituko nuke.

    Dena dela, kontrako hausnarketa ere uler nezake, zergatik?

    – Izadi- izaki- g+izaki+(giz+on)=gizon

    – Izaki-g+izaki- (eman+kume)= emakume. Beraz, ez da izadiko parte? ez da gizaki? ez da “gizarten” (gizakien artean) sartzen? Emakumeok haurrak izan behar derrigor eme izateko? Gizonak gizaki onak???!!!? Hizkuntzak sexistak ez erabilera bakarrik?

  • xabat-larrarte

    Kidea
    2025-10-28 10:45-etan

    Nik uste, hizkuntzak biziak behar dutela izan, eta beraz aldatzen joan behar dutela, erabiltzaileok aldatzen goazen neurrian. Hau da, identifikatzen diren erro edo marka sexista oro ezabatu edo alternatiba bilatzearen aldekoa naizela, jendarte inklusiboago bat lortzeko bidean pausu gisa.

  • maitana-arrillaga

    Kidea
    2025-10-28 11:48-etan

    Definizioetan dauden desberdintasunak hasteko, nahiko lotsagarri iruditzen zait, gizakia, Euskal herriko lehen gizon bezala definitzea, hortarako, pertsona hitza badaukagunean adibidez.

    Bigarrenari dagokionez, “giz” erroa aldatu beharko litzatekeen, ez dut oso argi ikusten. Nire ustez gizaki bizidunak, bizia duen guztia bezala ulertzen bait dut, ( animalia zein landare mota guztiak barne ) nahiz eta agian erratuta nagoen.

  • andoni-labaka

    Kidea
    2025-10-28 12:55-etan

    Bi definizio ikusita, begietara eman didan aurrenekoa gizon esanahia zenbat adibide zituen eta emakumearena ze gutxi. Batean adorea, gizon portatu eta halako ezaugarriak adierazten ere arazoaren tamaina erakusten du.

    Giz erroari buruz noski gizartearen oso adierazgarria dela baina hizkuntzatik ezabatzeko ez dut ikusten. Gizarte hitza gaur egun denak islatzen duela uste dut baina betiere jakinda nondik datorren

  • nerea-intxaurburu

    Kidea
    2025-10-28 13:19-etan

    Gizon eta emakume esanahi parekideak?… Definizioan ere, euskaltzaindiaren hiztegian, ikusi ditzakegu ze esanahi xume ematen dion emakume izateari. Lotsagarria hau mantentzea!

    Bestetik, gizarte hitza denei isladatzen gaituela uste dut, baina, nondik datorren erreparatzea eta jakitea, aberasgarria izan da niretzat. Agian, hizkuntza inklusibo bat bilatu beharko genukeen.

  • gorka-berasategi

    Kidea
    2025-10-29 14:36-etan

    Egia da Euskaraz ere androzentrismoa nabarmena dela eta egunerootasunean erabiltzen ditugun hitz eta esamoldeak ez direla neutroak. Gizartea baino jendartea erabiltzea komenigarriagoa dela esango nuke, baita hausnarketa bera antzekoak diren egoeretara zabaltzea ere

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 10:10-etan

    Euskaltzaindiak definitutakoa zuzena dela iruditzen zait. Lehenengo esaldia bakarrik. Gero azaltzen diren adibideetan argi eta garbi ikusten dira rolak estereotipoak eta abar.

    Giz erroari buruz, egia esan orain arte ez naiz konturatu: gizarte, gizaki hitzak esaterako. Sinonimoren bat egongo balitz hitz horiek ordezkatzeko erabiltzen saiatuko nintzateke.

Log in to reply.

Eztabaidaren hasiera
0 - 0 erantzunak 2018ko ekaina
Orain