2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?

  • 2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?

    Nork argitaratua: Maialen Magunagoitia , 2025-10-02 11:44-etan

    Hizkuntza eta generoaren inguruan, hausnarketa hau proposatzen dizugu:

    • Hizkuntzak, orohar, diskriminatzaileak edo sexistak direla pentsatzen duzu? 
    • Desberdintasunik dago genero marka duten hizkuntzen eta ez dutenen artean? Adibidez, gaztelania euskara baino sexistagoa dela uste duzu?

    Partekatu zure ikuspegia!

    nerea-arrieta kideak erantzun zuen duela 1 hilabetea 12 Kide · 11 Erantzunak
  • 11 Erantzunak
  • ania-ibarguren

    Kidea
    2025-10-27 09:38-etan

    Latinetik datozen hizkuntzak diskriminatzaileagoak direla uste dut (sustantiboak marka femeninoa eta maskulinoa dutelako), ez bada hizkuntza ez sexista eta inklusiboaren ikuspuntua txertatzen.

    Alde horretatik begiratuta, euskaraz ez du genero markarik baina bere erabilera izan daiteke sexista eta ez inklusiboa, gainerakoak bezala.

  • Nora Etxaniz

    Kidea
    2025-10-27 09:42-etan

    Bai, hizkuntzak diskriminatzaileak dira, baina gizartea (hitz honetatik hasita) sexismoa eta androzentrismoa oso errotuta daudelako. Generoa markatuta duten hizkuntzetan nabarmenago da, baina euskara bezalako hizkuntzetan sexismoa ere ematen da.

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-27 10:58-etan

    Nire tesiaren arabera hizkuntzak ez dira sexistak edo inklusiboak, harremanetarako tresnak baizik. Guk eraikitzen ditugu harremanak, gu gara harremantzen garenak, guk ipini rolak eta guk egiten dugu, finean, tresnaren erabilera egokia zein ezegokia. HOrtaz, niretzat hizkuntzak, berez, ez dira sexistak haren erabilera okerrak bihurtzen du komunikazioa sexista.

    HIzkunta sexistak direla onartuko banu, hizkutnza bera aldatu behar genuke. Alegia, genero markadunei kendu, genero markarik ez dutenei hitz inklusiboak batu… Alegia, gure indarrak tresna bera eraldatzeari bideratu behar genituzke. Aldiz, ikastaroa egiten ari gara: Ikasi, hezi, jarduna birformulatu… Beraz, ERABILERA da aldatu beharrekoa ez hizkuktnza bera.

  • gorka-berasategi

    Kidea
    2025-10-27 14:55-etan

    Hizkuntzak berez diskriminatzaileak ez dira, nire ustez. Nola erabiltzen ditugun, horretan dago gakoa. Hizkuntza guztietan neutraltasuna erabiltzeko formulak aurki daitezke. Genero maraka ez izateak ez du zertan hizkuntza bat inklusiboagoa bihurtzen, beri ere sexu zapalkuntzaz harago so egiten badugu.

  • xabat-larrarte

    Kidea
    2025-10-28 10:38-etan

    Esango nuke hizkuntzak bai direla sexistak, orohar. Genero markak dituztenen kasuan nabarmenagoa da, baina botere estrukturek hizkuntza bakoitzaren gaineko ofizialtasunaren boterea duten neurrian, gizarteko idearioan bertan txertatzen diren diskriminazio berberak isladatzen ditu hizkuntzak ere.

  • maitana-arrillaga

    Kidea
    2025-10-28 11:37-etan

    Nire ustez hizkuntzak, berez izatez, ez dira sexistak komunikazio tresna bat baizik. Egia esanordea, beraien erabilera, orokorrean sexista dela esango nuke.

    Genero markak dituzten hizkuntzak sexistagoak direla baino, beraiei urteetan zehar eman zaien erabilera eta orokortzeetan marka maskulinoa erabiltzearen ondorio direla esango nuke.

  • andoni-labaka

    Kidea
    2025-10-28 12:13-etan

    Bai, zalantzarik gabe hizkuntza guztiak dira diskriminatzaileak nahiz eta euskara bezalako hizkuntzak generoa markatuta ez izaten, zertxobait lasaiagoa izan baina erabileran denak dira antzekoak

  • nerea-intxaurburu

    Kidea
    2025-10-28 12:49-etan

    Hizkuntzak sexistak direla uste dut, (femeninoa eta maskulinoa) bereizketa egiten delako,

    Nahiz eta hizkuntza, komunikatzeko tresna bat izan, askotan (ia beti) diskriminatzaileak izaten dira. Kuriosoa da gauza txarrekin femeninoa erabilpena ematea (Adb: nenaza) eta gizonezkoei boterea (adb: matxito)

  • agurtzane-arrillaga

    Kidea
    2025-10-28 12:49-etan

    Nire ustez, hizkuntzak ez dira diskriminatzaileak. Bai ordea guk egiten dugun erabilera.

  • pello-alberdi

    Kidea
    2025-10-29 10:53-etan

    Ez dut uste hizkuntzak izatez diskriminatzaileak direnik.

    Hizkuntzak erabiltzean, gizartean dauzkagun aurreiritziak islatu egiten dira.

  • nerea-arrieta

    Kidea
    2025-10-30 09:50-etan

    Hizkuntza baino hizkera sexista dela esango nuke. Hala ere markarik gabeko hizkuntzetan hizkera ez sexista egitea errazagoa dela esango nuke.

Log in to reply.

Eztabaidaren hasiera
0 - 0 erantzunak 2018ko ekaina
Orain