Erantzuna Honi: 1.1. Eztabaida gunea: Zer ulertzen duzu hizkuntza inklusibo gisa?

  • ania-ibarguren

    Kidea
    2025-10-27 08:57-etan

    Hizkuntza ez sexista eta hizkuntza inklusiboa, biak dira ezinbestekoak pertsona guztien (izan emakume, gizon edo ez binario bezala identifikatzen diren pertsonen) berdintasuna eta errespetua bermatzeko. Garrantzitsua da gizarte osoak tresna hauek praktikan jartzea baina batez ere, administrazio publikoan edota herritarrekiko arretan lan egiten duten langileek erabiltzea beharrezkoa dela uste dut, praktika onen eredu diren heinean (eskolak, osasun zentroak, udaletxeak,…).

    Desberdintasunei dagokienean, hizkuntza ez sexista adibidez, generorik gabeko hitzak erabiltzean datza eta adibideak argiagoak dira gaztelania erabiltzen dugunean: “usuarios” terminoa erabili beharrean “personas usuarias” erabiltzea, adibidez. Hala ere, nabarmentzekoa da euskaraz ez dela halakorik gertatzen (nik behintzat ez dut topatu). Norbaitek topatu badu, esaterik bai?

    Hizkuntza inklusiboan berriz, adibide bat litzake gaztelaniazko los edo las erabili beharrean les terminoa erabiltzea. Kasu honetan ere, euskaraz esango nuke ez dela hau gertatzen eta norbaitek topatu badu, adibiderik ematerik bai?