Sortutako Foroko Erantzunak

  • xabat-larrarte

    Kidea
    2025-10-28 12:10-etan honi erantzunez: 4.1. Eztabaida gunea: Tratamendu parekidea?

    Iragarki guztiz matxista dela, arestian aipaturiko rol bakoitzari atxikitzen zaizkion funtzio estereotipatuak hartzen ditu eta oinarri gisa.

  • Zuek aipatu bezala, jarrera kontserbatzailea dutela beraien erro gisa, eta ez dela kasualitatea ain justu ere sexu berdintasuna bilatzen duen hizkuntza aldaketak errefusatu izana.

  • Nik uste, hizkuntzak biziak behar dutela izan, eta beraz aldatzen joan behar dutela, erabiltzaileok aldatzen goazen neurrian. Hau da, identifikatzen diren erro edo marka sexista oro ezabatu edo alternatiba bilatzearen aldekoa naizela, jendarte inklusiboago bat lortzeko bidean pausu gisa.

  • xabat-larrarte

    Kidea
    2025-10-28 10:38-etan honi erantzunez: 2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?

    Esango nuke hizkuntzak bai direla sexistak, orohar. Genero markak dituztenen kasuan nabarmenagoa da, baina botere estrukturek hizkuntza bakoitzaren gaineko ofizialtasunaren boterea duten neurrian, gizarteko idearioan bertan txertatzen diren diskriminazio berberak isladatzen ditu hizkuntzak ere.

  • Hizkuntza es sexista gisa , sexuagatiko bereizketarik egiten ez duena dela esango nuke. Inklusiboa, aldiz, sexuagatik bakarrik ez, baizik eta beste hainbat baldintzagatiko diskriminazio eza ere bere baitan hartu behar dituena dela.

  • xabat-larrarte

    Kidea
    2025-10-28 10:12-etan honi erantzunez: 2.1. Eztabaida gunea: Generoa, naturala edo kulturala?

    Esango nuke eraikuntza kulturala dela, tokian tokiko eta gizarte bakoitzeko botere estrukturak ezarri nahi izan dituen rol desberdinak izanik, kultura batetik bestera desberdinak izan daitezkeenak, bakoitzari aurreikusitako -eta derrigorrean bete beharrezko- baldintza batzuekin.