Nora Etxaniz
Sortutako Foroko Erantzunak
-
Nora Etxaniz
Kidea2025-10-28 13:00-etan honi erantzunez: 4.3.5. Eztabaida gunea. Neska batek bezalaHezkuntzan jarri behar dugu arreta (eskolan eta etxean) estereotipo horiek ez pasatzeko hurrengo belaunaldiei. Neskei eta neskek egiten dutenari balioa eman eta aurreiritziak ekidin. Gure inguruan horrelakorik entzuten dugunean zuzendu (errietan egin gabe) arrazoiak emanez.
-
1.- Emakume batek nobel bezalako saria lehen aldiz eskuratzeak agirian uzten du genero baten eta beste baten aukerak zeintzuk izan diren orain arte. Desberdintasuna nabarmena da, bestela ez da ulertzen emakume batek lehen aldiz orain dela gutxi eskuratu izana sari hori.
2.- Emakume bati erreferentzia egitea norbaiten emaztea dela esanez, bera gutxiestea eta beste baten menpe dagoen bigarren mailako pertsona dela inplizituki adieraztea. Halere, ez dut ondo ulertzen albistearen testuingurua, zer den miraria etab.
3.- Emakume bati erreferentzia egitea norbaiten emaztea dela esanez, bera gutxiestea eta beste baten menpe dagoen bigarren mailako pertsona dela inplizituki adieraztea.
3.- Jendearen fisikoa komentatzea BETI dago gaizki, eta are gehiago beste gauza batzuengatik direla ezagunak nabarmena denean (kasu honetan presidenteak). Gainera hau emakumeekin gertatzen da batik bat, fisikoari dagokionez beraiengan fokua askoz gehiago jartzen baita.
4.- Argi dago clubaren jarrera diskriminatzailea. Neskak garaile izanik ez dute tratamendu bera jaso.5.- Emakumeak beti hartu ohi izan dira kolektibo
zaurgarritzat umeekin batera gerra bezalako egoeretan. Kasu honetan baina, emakumeak
gerraren “protagonistak” ezin daitezkeela izan ez zait hain gaizki iruditzen…
UNESCOren sortze adierazpenean zera jartzen du “les guerres prenant naissance
dans l’esprit des hommes”. Kasu horretan ere gazteleraz askotan gertatu izan
den bezala gizonak hitza gizaki bezala erabili zen, baina behingoz ongi esanda
dagoela uste dut, hau da, literalki nire ustez gerrak batik bat gizonen buruetan
“jaiotzen” dira eta ez emakumeenetan. -
Nora Etxaniz
Kidea2025-10-28 11:50-etan honi erantzunez: 4.1. Eztabaida gunea: Tratamendu parekidea?Argi dago lan eskaintza egin dutenek ez dutela irudikatzen gizon batek lan hori egin dezakeenik. Horregatik, euren ustez, garbitzaile izan daitekeen genero bakarrari luzatzen diote eskaintza. Iragarki zeharo sexista. Gainera, “kasualidadez” nahiko prekario den lan eremua…
-
Nora Etxaniz
Kidea2025-10-27 14:39-etan honi erantzunez: 2.1. Eztabaida gunea: Generoa, naturala edo kulturala?Nire ustez, generoa artifizialki eraikitako kontzeptua da, historian zehar boteredun taldeek beraien onurarako erabili dutena
-
Nora Etxaniz
Kidea2025-10-27 11:57-etan honi erantzunez: 3.3.3. Eztabaida gunea: Maskulinoa orokor gisa, ikuspegi akademikoaHizkuntzalaritzaren ikuspuntutik ulergarriak dira beraiek argumentuak (ekonomia linguistikoa, sintaxian sortzen dituen zailtasunak etab.). Halere, horrelako erakundeek beti dute jarrera kontserbadorea eta egungo egoeran eskatzen duen aldaketen aurrean erresistentzia azaltzen dute. Hizkuntzak, zati handi batean, komunikatzeko tresnak dira eta gaur egungo komunikazioak beste behar barri batzuk baditu, hizkuntza egokitu beharko da. Akademiak baloratu beharko du egokitzapen prozesuan parte hartu nahi duen edo begira geratu. Edonola ere hizkuntzak eboluzionatuko du.
-
Nora Etxaniz
Kidea2025-10-27 10:07-etan honi erantzunez: 3.1. Eztabaida gunea: Gizona / Emakumea. Esanahi parekideak?Gizon hitzak askoz esanahi zabalagoa du eta generoarekin lotutako aurreiritziak barne hartzen ditu. Emakume hitzaren esanahia murritzagoa da.
Gizarte bezalako hitzei dagokienez, ez daukat argi nola jokatu beharko genuke. Alde batetik horretan pentsatzen jarri arte, gizarte hitza erabiltzen dugunean ez gara zehazki gizon hitzean pentsatzen ari, hau da, ez dugu ez sexuarekin ezta generoarekin lotzen. Baina esanguratsua da ere barneratuta izatea orokorra den kontzeptu bat gizon hitzarekin izendatzea normaltzat hartzen dugula. Ez daukat iritzi arrazoiturik hori aldatu behar den ala ez jakiteko.
-
Nora Etxaniz
Kidea2025-10-27 09:42-etan honi erantzunez: 2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?Bai, hizkuntzak diskriminatzaileak dira, baina gizartea (hitz honetatik hasita) sexismoa eta androzentrismoa oso errotuta daudelako. Generoa markatuta duten hizkuntzetan nabarmenago da, baina euskara bezalako hizkuntzetan sexismoa ere ematen da.
-
Nora Etxaniz
Kidea2025-10-27 08:52-etan honi erantzunez: 1.1. Eztabaida gunea: Zer ulertzen duzu hizkuntza inklusibo gisa?Ba, inor diskriminatzen ez duen hizkuntza eta gizartearen aurreiritziak eta emandako rol klasikoak islatzen ez duen hizkuntza
