1.1. Eztabaida gunea: Zer ulertzen duzu hizkuntza inklusibo gisa?
-
1.1. Eztabaida gunea: Zer ulertzen duzu hizkuntza inklusibo gisa?
publicado por Maialen Magunagoitia en 2025-10-02 en 09:24Modulu honetako edukian sartu aurretik, egin dezagun hausnarketa bat:
- Zure ustetan, zer esan nahi du hizkuntza inklusiboa egiteak?
- Eta hizkera ez sexista egitearen atzean zer dago?
- Zer ezberdintasun egon daiteke hizkera ez sexista eta hizkera inklusiboaren artean?
Partekatu zure ikuspegia!
nerea-arrieta ha respondido duela 1 mes 15 miembros · 14 respuestas -
14 respuestas
-
Ba, inor diskriminatzen ez duen hizkuntza eta gizartearen aurreiritziak eta emandako rol klasikoak islatzen ez duen hizkuntza
-
Hizkuntza ez sexista eta hizkuntza inklusiboa, biak dira ezinbestekoak pertsona guztien (izan emakume, gizon edo ez binario bezala identifikatzen diren pertsonen) berdintasuna eta errespetua bermatzeko. Garrantzitsua da gizarte osoak tresna hauek praktikan jartzea baina batez ere, administrazio publikoan edota herritarrekiko arretan lan egiten duten langileek erabiltzea beharrezkoa dela uste dut, praktika onen eredu diren heinean (eskolak, osasun zentroak, udaletxeak,…).
Desberdintasunei dagokienean, hizkuntza ez sexista adibidez, generorik gabeko hitzak erabiltzean datza eta adibideak argiagoak dira gaztelania erabiltzen dugunean: “usuarios” terminoa erabili beharrean “personas usuarias” erabiltzea, adibidez. Hala ere, nabarmentzekoa da euskaraz ez dela halakorik gertatzen (nik behintzat ez dut topatu). Norbaitek topatu badu, esaterik bai?
Hizkuntza inklusiboan berriz, adibide bat litzake gaztelaniazko los edo las erabili beharrean les terminoa erabiltzea. Kasu honetan ere, euskaraz esango nuke ez dela hau gertatzen eta norbaitek topatu badu, adibiderik ematerik bai?
-
inor, bere genero, kondizio sexual, arraza, jatorri zein beste ezaugarriengatik (normalean gizartean eta gizarteak ezarritako rol estereotipatuetatik eratorritakoak) diskriminatzen ez duen hizkuntzaren erabilera da hizkuntza inklusiboa. Erabilera diot uste baitut hizkuntzak ez direla inklusibo edo diskriminatzaile ERABILERA baizik
-
Hizkera inklusibo egitea inor bere arraza, etnia, sexuagatik ez diskriminatu edo gutxiesteko moduan egitea dela iruditzen zait.
Hizkera ez sexista egitea, sexu femeninoa gutxietsiz eta maskulinoa zentroan jarriz sexuaren araberako ezberdinketak egiten dituen hizkera ez erabiltzea dela iruditzen zait.
Nere ustez, hizkera ez sexistak sexuaren bazterketa ekiditeari erreparatzen dio. Inklusiboak, sexuaz gain, arraza edota bestelako bereizketa motak ere ekiditea du helburu.
-
Hizkuntza inklusiboa erabiltzea pertsona oro barnebiltzen duen hizkuntza erabiltzea dela uste dut, gaur egun erdigunean ez dauden identitateak, arrazak edota itsura fisikoak erdigunera ekarri eta jendartea osatzen dugun guztiok geure buruak irakurri edota entzuten dugunarekin identifikatua senti gaitezen.
Hizkuntza sexista genero edo sexu bazterketari erantzuten diola uste dut. Inklusiboa aldiz, bazterretan dauden eta zapalkuntza jasaten duten pertsonak barne bildu nahi ditu, sexua edo generoa bat edo beste izanda.
-
Inklusiboa den hizkera, pertsona oro barruan identifikatuta sentitu daitekena dela uste dut eta ez sexista den hizkera genero aldetik inklusiboa dena dela uste dut
-
Hizkuntza es sexista gisa , sexuagatiko bereizketarik egiten ez duena dela esango nuke. Inklusiboa, aldiz, sexuagatik bakarrik ez, baizik eta beste hainbat baldintzagatiko diskriminazio eza ere bere baitan hartu behar dituena dela.
-
Nere ustez hizkuntza inklusiboa, hizkuntza ez sexista baino haratago doa. Hau da; pertsonaren kolore, arraza, jatorri, ezindu fisiko, genero etab. bereizten ez dituen hizkuntza litzateke.
Eta hizkuntza ez sexista, sexu edo genero desberdinketarik egiten ez duen hitz egiteko modua litzateke nere ustez.
-
Gaur egun, hizkuntza inklusiboa gizartean egitea ezinbestekoa da, elkar ulertu, errespetatu eta bermatzeko. Hizkera sexistaren atzean dagoena, klasismoa eta matxismoa dagoela uste dut. Gizarteak (urteen poderioz) erakutsi dizguten rolak mantenduz. Pertsonei begiratu beharrean, sexuari egiten diogulako kasu. Hizkera inklusiboarekin gutxienezko sentitze hori, diskriminazioa ezeztatzea bidea hartzen du. Hizkera ez sexista eta inkusiboaren artean ez dizkiot ezberdintasunak ikusten… gizartean, denen artean hartu beharreko bideak baizik. Hau da, diskriminazioa prebenitzea, errealitatea berreinterpretatzea eta berdintasuna sustatzea.
-
Hizkuntza inklusibo gisa ulertuko genuke norbanakoaren ezaugarri eta baldintzak direnak direla ere, bazterkeriarik gabe diharduen hura. Baita, talde ikuspegitik, denak bat egingo dituen eta aniztasuna indargune bihurtuko duen hura ere.
Hizkuntza ez sexita litzateke, kirolariari hala bideratutako hizkuntza. Hau da, sexu/genero bereizketarik gabea. Dena den, aipatzekoa da euskarak izenordain neutroak dituela (gu, zuek, haiek) eta horiek erabilerak lagunduko lukeela. Aldiz, espainolaren kasuan esaterako nosotros/nosotras erako egitura baztertzaileak aurki ditzakegu.
Hizkuntza inklusiboak hizkuntza ez sexista barnebildu behar duela ukaezina da, ezin baita bata bestea gabe ulertu.
-
Hizkuntza inklusiboa, diskriminaziorik gabe eta oro har denak errespetatuz haritzea da.
-
<font style=”vertical-align: inherit;” dir=”auto”><font style=”vertical-align: inherit;” dir=”auto”>Hizkera bat pertsona guztiak barrun sartzen direnak, neutros.</font></font>
-
Pertsona guztiak berdintasunez tratatzen dituen komunikatzeko modua dela uste dut.
-
Nere ustez hizkera inklusiboa pertsona guztiak maila berean kontutan edukitzen dituena da. Arraza, jatorria, sexua eta abar kontutan hartu gabe.
Hizkera ez sexista aldiz, generoa berdintzen duen hizkera da, hau da, gizonezko edo emakumezkoak modu berdinean identifika ditzakeen hizkera.
Beraz, hizkera inklusiboa kontzeptu askoz zabalagoa da, pertsona guztiekiko tratamendua berdina delako eta ez bakarrik generoa kontutan hartuta.
Log in to reply.
