maitana-arrillaga
Respuestas Creadas del Foro
-
maitana-arrillaga
Miembro2025-10-28 en 12:48 in reply to: 4.3.5. Eztabaida gunea. Neska batek bezalaZoritxarrez,umeen artean ere geroz eta zabalduago dauden rol edo estereotipoak haurkitzen ditugu. Neskak neska izate hutsagatik makalagoak direla kiroletan eta beste hainbat gauzatan. Inguruko mutilek ere horrela sinisten edo eta gutxienez trasmititzen diotelako. Non ikasi dute hori mutil hoiek ? Eta neskek zergatik barneratu dituzte umetatik rol hoiek ?
Oraindik izugarri dugula egiteko iruditzen zait. Pena ematen du.
-
maitana-arrillaga
Miembro2025-10-28 en 12:36 in reply to: 4.3.1. Eztabaida gunea: Sexismoa aztergaiTitular hauetan ere zoritxarrez argi ikusten da emakumea bigarren mailan jartzen dutela, emakume izate utzagatik edo eta gizonaren itzalpean.
-
maitana-arrillaga
Miembro2025-10-28 en 12:25 in reply to: 4.1. Eztabaida gunea: Tratamendu parekidea?Zoritxarrez ohitu xamar gauden lan iragarki endozentrista, sexista.
Aurrerago aipatu bezela, emakumeari gizarteak jartzen dizkion rol hoietan oinarritutako iragarkia , eremu pribatua, zaintza…
-
maitana-arrillaga
Miembro2025-10-28 en 12:15 in reply to: 3.3.3. Eztabaida gunea: Maskulinoa orokor gisa, ikuspegi akademikoaAurrerago aipatu bezela, hizkuntzaren erabilera maskulinizatua, talde boteretsuek mendeetan sortutako hitz egiteko modua dela uste dut, botere horri eusteko moduetako bat ere izanik.
Aitak (gurasoak esan ordez ) adibide hoiek gazteleratik datozen gaizki egindako itzulpenak dira nire ustez.( Euskaldun zaharrok orokorrean erabiltzen ez ditugunak )
Nire inguruan zorionez, ia denok euskaraz komunikatzen, gara. Guraso, ume, pertsona etab. erabiliz…
-
maitana-arrillaga
Miembro2025-10-28 en 11:48 in reply to: 3.1. Eztabaida gunea: Gizona / Emakumea. Esanahi parekideak?Definizioetan dauden desberdintasunak hasteko, nahiko lotsagarri iruditzen zait, gizakia, Euskal herriko lehen gizon bezala definitzea, hortarako, pertsona hitza badaukagunean adibidez.
Bigarrenari dagokionez, “giz” erroa aldatu beharko litzatekeen, ez dut oso argi ikusten. Nire ustez gizaki bizidunak, bizia duen guztia bezala ulertzen bait dut, ( animalia zein landare mota guztiak barne ) nahiz eta agian erratuta nagoen.
-
maitana-arrillaga
Miembro2025-10-28 en 11:37 in reply to: 2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?Nire ustez hizkuntzak, berez izatez, ez dira sexistak komunikazio tresna bat baizik. Egia esanordea, beraien erabilera, orokorrean sexista dela esango nuke.
Genero markak dituzten hizkuntzak sexistagoak direla baino, beraiei urteetan zehar eman zaien erabilera eta orokortzeetan marka maskulinoa erabiltzearen ondorio direla esango nuke.
-
maitana-arrillaga
Miembro2025-10-28 en 11:14 in reply to: 2.1. Eztabaida gunea: Generoa, naturala edo kulturala?Nire ustez generoa kulturalki talde boteretsuek sortutako zerbait da, pertsonei etiketa jarriz modu batera edo bestera klase sozialak sortuz; boterean mantentzeko.
-
maitana-arrillaga
Miembro2025-10-28 en 11:01 in reply to: 1.1. Eztabaida gunea: Zer ulertzen duzu hizkuntza inklusibo gisa?Nere ustez hizkuntza inklusiboa, hizkuntza ez sexista baino haratago doa. Hau da; pertsonaren kolore, arraza, jatorri, ezindu fisiko, genero etab. bereizten ez dituen hizkuntza litzateke.
Eta hizkuntza ez sexista, sexu edo genero desberdinketarik egiten ez duen hitz egiteko modua litzateke nere ustez.
