gorka-berasategi
Respuestas Creadas del Foro
-
gorka-berasategi
Miembro2025-10-31 en 14:18 in reply to: 4.3.5. Eztabaida gunea. Neska batek bezalaBideoak oso nabarmen uzten du genero estereotipoak adinarekin batera barneratzen direla. jendartean erabat asimilatuak ditugun jokamolde eta hitz egiteko modu sexistak ez dira hartzaroan modu berean erreproduzitzen. Hegemonia androzentristaren ondorioz aurreiritziak garatzen joaten dira.
-
Titular guztiei sexismoa antzematen zaie. Matematiketan Nobel saria emakume batek lortzea gauza “arrarotzat” irudikatzen da, edota emakumeak ahul, beste baten emazte edo diskriminatuak azalarazten ditu. Tamalez, egunerokotasunean irakurtzen ditugun gauzak dira.
-
gorka-berasategi
Miembro2025-10-31 en 13:42 in reply to: 4.1. Eztabaida gunea: Tratamendu parekidea?Argi dago iragarkiak genero estereotipo guztiak jasotzen dituela. Lan munduan emakumeei esleitzen zaien lanpostu bat bete nahi denez, iragarkiak zuzenean erabilera orokorra baztertu du.
-
gorka-berasategi
Miembro2025-10-29 en 15:04 in reply to: 3.3.3. Eztabaida gunea: Maskulinoa orokor gisa, ikuspegi akademikoaJoera akademikoa hizkuntza inklusiboaren oso atzetik datorrela argi dago. Arau linguistikoek ez dituzte beneta gaur egun behar ditu hizkuntza-tresnak jasotzen. Horrek ertzeetan daude identidadeak are eta ikusezinagoak bihurtzen ditu. Nire ustez, eztababaida akademikoa bigarren maila betan utzi beharko litzateke, hizkuntza inkluziboaren erabileraren mesedetan.
-
gorka-berasategi
Miembro2025-10-29 en 14:36 in reply to: 3.1. Eztabaida gunea: Gizona / Emakumea. Esanahi parekideak?Egia da Euskaraz ere androzentrismoa nabarmena dela eta egunerootasunean erabiltzen ditugun hitz eta esamoldeak ez direla neutroak. Gizartea baino jendartea erabiltzea komenigarriagoa dela esango nuke, baita hausnarketa bera antzekoak diren egoeretara zabaltzea ere
-
gorka-berasategi
Miembro2025-10-27 en 14:55 in reply to: 2.3. Eztabaida gunea: Hizkuntzak sexistak dira?Hizkuntzak berez diskriminatzaileak ez dira, nire ustez. Nola erabiltzen ditugun, horretan dago gakoa. Hizkuntza guztietan neutraltasuna erabiltzeko formulak aurki daitezke. Genero maraka ez izateak ez du zertan hizkuntza bat inklusiboagoa bihurtzen, beri ere sexu zapalkuntzaz harago so egiten badugu.
-
gorka-berasategi
Miembro2025-10-27 en 14:35 in reply to: 2.1. Eztabaida gunea: Generoa, naturala edo kulturala?Generoa eraikuntza soziala dela esango nuke, beti ere rolak eta estereotipoak ezartzen zaikiolako.
-
gorka-berasategi
Miembro2025-10-27 en 14:19 in reply to: 1.1. Eztabaida gunea: Zer ulertzen duzu hizkuntza inklusibo gisa?Hizkuntza inklusiboa erabiltzea pertsona oro barnebiltzen duen hizkuntza erabiltzea dela uste dut, gaur egun erdigunean ez dauden identitateak, arrazak edota itsura fisikoak erdigunera ekarri eta jendartea osatzen dugun guztiok geure buruak irakurri edota entzuten dugunarekin identifikatua senti gaitezen.
Hizkuntza sexista genero edo sexu bazterketari erantzuten diola uste dut. Inklusiboa aldiz, bazterretan dauden eta zapalkuntza jasaten duten pertsonak barne bildu nahi ditu, sexua edo generoa bat edo beste izanda.
