Erantzuna Honi: 4.3.1. Eztabaida gunea: Sexismoa aztergai

  • eneritz-gurrutxaga

    Kidea
    2025-10-28 at 11:44

    1.- Noiztik ez du garrantziarik nobel saridun baten izenak? Emakumea anonimatora kondenatua. Gizonezkoa balitz bere izena goizburuan legoke

    2.-Erdaraz ez zekiena, edo hobe esateko euskaldun ele bakarra, emaztea zen, baina kazetariaren trataerak gizonaren mendeko bihurtu du bere senarraren (gizona) mendeko gisa definitu duenean

    3.- Aurrekoan bezala, emaztea gizonaren mendeko bihurtzeaz gain (Enriqueren mendeko bihurtzen du eta emaztearen nortasuna ezabatu), sexista ere bada esaldia, akaso emakumeok ez dugu iraultzarik egiten? ez gara borrokatzen? atxiloketa horiek ez dute pisu bera? Emakumea gutxietxi du kazetariak eta lerro editorialak hori onartu.

    4.- Emakumearen balioa bere fisikoaon oinarritzeaz gain, bere hezitzaileen hautu sexualean oinarritzen du kazetariak. Seguru jantzia dela emakumea, ederra dela esan digute, baina inork ez dakit enpresa administrazio eta zuzendaritzan lizentziatuaz gain masterra duenik.

    5.- Asko ez da konturatu oraindik lehoien taldean emeak direla buru. Erabaki sexista, akaso?

    6.- Zer egingo genuke gizonik ez balego gerrateetan emakukme eta haurron bizitzak salbatzeko?