Jokatu: kirolean euskara sustatzen

Iraupena: 2 ordu Hizkuntza: euskara

Kaixo! Hemen aurkituko duzu ikastaroari buruzko informazioa

Aurkezpena

Kirola esparru estrategikoa da euskararen normalizazio prozesuan. Ume, heldu, nerabe eta gazteei aisialdian euskaraz gozatzeko aukera eta ohitura zabaltzea dugu gure jendartean erronka nagusi, eta helburu gune honetan.

Kirol eremuko edozein entitate (elkarte, klub, eskola…) eta pertsona (entrenatzaile, monitore, teknikari, presidente, mediku…) gara garrantzitsu prozesu honetan, aldeko jarrera baten bidez modu positiboan eragiteko aukera eta ardura ditugulako, bakoitzak geure neurrian.

Helburuak

Kirolean

euskararen erabilera areagotzea.

Hiztun ezberdinen arteko

enpatia lantzea (norabide bikoa).

Arrazoi ezberdinen ondorioz

oraindik herritar asko dago euskararekin “azaleko” harremana duena. Egoera honetan daudenei euskararen normalizazioan gakoetako bat direla eta beraien ekarpenak laguntza handia ematen diola prozesuari jakinaraztea.

Pertsonen esperientzietatik

abiatuta eta beraiengan eraginda, eurengana heltzeko modua egitea.

Zubiak eraikitzea

eta beste errealitate bat sortzea.

Egitura eta metodologia

Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.

Jokatu 8 atalez osatuta dago. Lehenengo 2 atalek hizkuntzak jendartean eta pertsonongan duen eraginaren gainean zertzelada batzuk ematea dute helburu, kokapen gisa.

3. ataletik aurrera kirol esparruan zentratuta, euskara erabiltzeko trabak identifikatu eta gehiago egiteko baliagarri izan daitezkeen jarrera eta estrategiak ezagutuko dituzu.

Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu, eta hau gaindituta, ziurtagiria izango duzu eskuragarri plataforman bertan.

Ikastaroaren Edukia

Zabaldu guztiak

Irakasleari buruz

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroak ditu:

  • 9 Ikasgai
  • 33 Gai
  • 1 Galdetegi
  • Ikastaroa ziurtagiria