IKT ikastaroa. Hezitzaileen konpetentzia digitalak

Iraupena: 25 ordu / Hizkuntza: euskara
Bidane Gartzia · 2021-01-08

Sarrera

Ongi etorri IKT-Hezitzaileen konpetentzia digitalak Haur Hezkuntzan ikastarora!
Haurreskoletako hezitzaleek futsezko rola duzue Hezkuntzaren marko instituzionalean. Haurren ikaskuntza eta garapen emozional eta komunikatiboan ez ezik, haurren egunerokotasuna familien partekatu eta beste hezitzaile batzuekin lankidetza eta etengabeko harremana duzue. Beraz, espazio bakoitzera egokituko den profesional talde gaurkotua izatea garrantzitsua da, gaur egungo eta etorkizuneko mundura begira prest izango zaretenak, beharrezkoak diren IKT tresnen erabileran jantziak. 
Konpententzia digitalak garatzeko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak prestakuntza da hau. Ikastaro honen helburu nagusia hezitzaileokin IKT tresnak lantzea da, zuen egunerokotasunean eragin zuzena duten aipatutako esparruak kontutan hartuz: haurrak, familiak eta beste hezitzaileak. 

Helburuak

  • Helburu orokorrak

    IKT tresnen erabilera ikasterako orduan, funtsezkoa izango den helburua, konpetentzia digitalak garatzea izango da. Garapen horretarako, ordea, badira landu beharko diren zenbait puntu. Batetik, IKT tresna horiek zertarako balio duten eta hezitzaileen jardunean eskaini dezaketen hobekuntzaz jabetzea, horien erabilgarritasuna ez ezik, beharrizana ere ikusiz.

  • Helburu zehatzak

    IKTen beharra eta erabilgarritasuna ikustea.

    • IKTak zer eta zertarako diren jakin.
    • Mundu garaikidean IKTek duten tokiaz kontziente izan.
    • IKT desberdinak identifikatzen jakin.
    • Hodeiaren kontzeptua zer den eta zertarako den jakin.
    • Hodeian oinarritutako plataforma ezberdinak identifikatu.

    Sarearen oinarrizko funtzionamendua ikastea.

    • Nabigatzaileak identifikatu.
    • Nabigatzaile bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak ezagutu.
    • Bilatzaile ezberdinak ezagutu.
    • Informazioa aurkitzen, aukeratzen eta kudeatzen jakin.
    • Sarean ibiltzeko oinarrizko segurtasun pausu eta printzipioak ezagutu.
    • Historiala ezagutu eta kudeatu.
    • Kudeaketak (erosketak, administrazioa…) egiteko plataforma eta identifikatzaileak ezagutu.

    Google tresnen oinarrizko funtzionamendua ikastea.

    • Tresna bakoitza zer den jakin.
    • Lanean izan daitezkeen beharrizan ezberdinak zein tresnarekin landu identifikatzen jakin.
    • Tresna bakoitza, gutxienez, oinarrizko mailan erabili.
    • Taldelana online, tresna kolaboratiboen bidez, egiten jakin.
    • Lanaren kudeaketa online formatura egokitu (bileren koordinazioa…).
    • IKTak erabiliz modu autonomoan lan egin.

Egitura eta metodologia

  • Edukia

    Formakuntza hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan. 
    Ikastaroa 5 unitatez osatuta dago; unitate bakoitza data zehatz batean aktibatuko da eta adierazitako epearen barruan landuko da. Unitate guztiek izango dituzte lantzeko eduki nagusia (zuzeneko saioetan azalduta, edota grabatutako bideoetan), ariketak eta galdetegiak. Kontutan izan, hainbat ariketa plataformatik kanpo egin beharko dituzula, azalduko ditugun ikt tresna ezberdinen erabilera praktikatzeko.
    Lehenengo 3 unitateak zuzeneko saio birtualen bidez landuko dira. Saio hauek grabatu egingo dira, zuzenean jarraitu ezin duenak, beste momentu batean ikusteko aukera izateko.
    4. unitatea modu asinkronikoan landuko da, hau da, edukia bideotutorial bidez azalduko da, ikasleok zuen kabuz lantzeko. 
    5. unitatea ikastaroaren itxiera da, eta hemen ere zuzeneko saio bat izango dugu, gune birtualean. Saio honen helburua, ikastaroari bukaera emateaz gain, partaideon inpresioak jaso eta zalantzak argitzea izango da. 
    Ikastaroaren amaieran azken ebaluazioa izango duzu. 

Tutoretza eta komunikazio kanalak

Tutorearen etengabeko jarraipena eta laguntza izango duzu ikastaro osoan zehar. Edozein momentutan komunikatu zaitezke berarekin, horretarako plataforman bertan duzun Mezuak kanala erabili dezakezu edota prestakuntza@artez.eus posta elektronikoa.

Ikastaroaren Edukia

Zabaldu guztiak
Ikasgaia Edukia
0% Osatua 0/1 Urrats

Irakasleari buruz

Bidane Gartzia

14 Ikastaroak

Inskribatu gabe
Ikastaro hau itxita dago

Ikastaroa osatzen duen egitura

  • 17 Ikasgai
  • 87 Gai