Aurkezpena
Haurreskoletako hezitzaileek funtsezko rola dute Hezkuntzaren marko instituzionalean. Haurren ikaskuntza eta garapen emozional eta komunikatiboan ez ezik, haurren egunerokotasuna familiekin partekatu eta beste hezitzaile batzuekin lankidetza eta etengabeko harremana bizi dute. Beraz, espazio bakoitzera egokituko den profesional talde gaurkotua izatea funtsezkoa da, gaur egungo eta etorkizuneko mundura begira prest izango direnak, hizkuntza aniztasunean eta horren kudeaketan trebatuak.
Helburuak
Hizkuntzen tratera integratuaren oinarriak aztertu eta hizkuntzen arteko lan bateratua bultzatzeko estrategiak, orientabideak eta baliabideak ematea da ikastaroaren helburua nagusia. Hezitzaileek gaur egungo hizkuntza errealitatea eta aniztasuna modu egoki eta eraginkorrean kudeaketu ahal izateko.
Egitura eta metodologia
Ikastaro hau online garatuko da bere osotasunean. Online modalitateak malgutasun handia eskaintzen digu, partaide bakoitzak kudeatu ditzakeelako bere dedikazio espazio eta denbora, markatutako epeen barruan.
Ikastaroa 5 unitatez osatuta dago. Unitate guztiek izango dituzte lantzeko eduki nagusia (zuzeneko saioetan azalduta, edota grabatutako bideoetan), ariketak edo galdetegiak.
Ikastaroak 2 zuzeneko saio izango ditu:
- Sarrera (1. unitatea): Ikastaroaren aurkezpena eta gako nagusiak
- Itxiera (5. unitatea): Ikastaroaren amaiera eta zalantzak argitzea
Gainontzeko unitateak modu asinkronikoan landuko dira, hau da, edukia bideo bidez azalduko da, ikasleok zuen kabuz lantzeko
Gogoratu, unitate eta ikasgaiak burutu ahala, desaktibatuko zaizkizula hurrengoak; hau da, aurkeztutako pantaila guztiak ordenean osatzen joango zara.